Bosgarren urtez jarraian, Espainiako Lankidetza saria sustatuko du AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak) Donostia Zinemaldiarekin batera, giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen Iberoamerikako filmarentzat.
AECIDek eta Donostia Zinemaldiak Iberoamerikako ikus-entzunezkoen industria sustatzeko hitzartutako aliantzaren barruan kokatuta dago saria.
Espainiako Lankidetza saria irailaren 28an emango da, Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko amaierako galan.
Espainiako Lankidetza saria duela bost urte sortu zen, giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen Iberoamerikako filmaren ekoizlearentzat (Espainiako eta Portugaleko filmak barne).
Bosgarren urte honetan, 10.000 euroz hornituta etorriko da saria, Donostia Zinemaldiaren eta Kanpo Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako Ministerioaren mendeko AECIDen arteko lankidetzaren fruitu, eta Sail Ofizialeko eta Horizontes Latinos saileko filmek izango dute hura eskuratzeko aukera. Zehazki, honako hauek izango dira Espainiako Lankidetza sarirako hautagaiak:
Kuba, 1994ko uda. Aldi Berezian, herrialdeko krisi handienetako batean, legez kanpo Estatu Batuetara iristen saiatuko dira milaka kubatar baltsero, bizirik ateratzeko gai izango ote diren jakin gabe. Oporrak hasten direnean, abuztu arduragabe batean murgilduko da Carlos; lagunekin nora ezean ibili, eta lehen aldiz maiteminduko da. Gutxi daki herrialdearen etorkizun ziurgabeari buruz, harik eta, banan-banan, auzotar eta lagunak bizitza hobe baten bila joan, adiskidetasunak hautsi eta familiak banantzen diren arte. Uda bero horretan, hankaz gora jarriko da Carlosen mundua.
SAIL OFIZIALA
Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute. Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute.
"Txilen, eguzkia ateratzen denean, muino, harresi eta gailurrak eskalatu behar dira mendikatearen azken harrira iritsi aurretik. Nire herrialdean, nonahi dago mendikatea. Baina txiletarrontzat lurralde ezezaguna da. Iparraldean Nostalgia de la luz eta Hegoaldean El botón de nácar egin ondoren, uste dut orain prest nagoela bizkarrezur izugarri hori filmatzeko, eta gordetzen dituen misterioak, Txileren iraganari eta orainari buruz ager ditzakeen azalpen indartsuak, arakatzeko" (Patricio Guzmán). Cannesko zinema-jaialdiko dokumental onenaren L'Oeil d'Or saria.
Franciscok eta eraikuntzako langile talde batek luxuzko etxe bat egingo dute Mexiko Hirian. Lanean, Franciscoren anaia hilko da istripu baten ondorioz, baina etxejabe aberatsak alargunari kalte-ordainik emango ez diola jakingo du Franciscok. Bere eta lankideen aurka abusu berriak jasan ondoren, eta dagokiena hainbatetan eskatu ondoren, bere esku hartuko du justizia. Baina, aurka egin nahi dion munduak irentsiko al du azkenean?
Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute. Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute.
Tatik, 13 urteko neska barnerakoi batek, zailtasunak izango ditu Jaca aita urrunarekin konektatzeko, aita Olinpiaden ondorengo egun nahasietan espetxetik atera eta gero. Polizia Baketzailea Rioko inguruko faveletako okupazio ahulari eusteko ahaleginetan ari den bitartean, etorkizunerako dituzten itxaropenak kolokan jartzen dituen borrokaren erdian aurrera egin beharko dute Jacak eta Tatik. Paxton Winter gidoilari eta zuzendaria zazpi urtez aritu da Morro dos Prazereseko komunitatearekin elkarlanean Pacificado / Pacified filma sortzeko; hala, barrutik, etxetzat duten hiriko gudu-zelai beti aldakorrean bake bila ari den familia baten erretratu indargarria egin du.
La ola verde filmak Argentinan abortua legeztatzeko borroka kontatuko digu, 5.000 kilometrotik gorako bidaia baten bitartez, biktimen lekukotasun ausartez eta bidaia gogoangarri horretan funtsezko izan diren emakumeen ahotsez lagunduta. Emanaldi berezia Cannesko zinema-jaialdian.
Franciscok eta eraikuntzako langile talde batek luxuzko etxe bat egingo dute Mexiko Hirian. Lanean, Franciscoren anaia hilko da istripu baten ondorioz, baina etxejabe aberatsak alargunari kalte-ordainik emango ez diola jakingo du Franciscok. Bere eta lankideen aurka abusu berriak jasan ondoren, eta dagokiena hainbatetan eskatu ondoren, bere esku hartuko du justizia. Baina, aurka egin nahi dion munduak irentsiko al du azkenean?
Guatemala, 2018 urtea. Gerra Zibila hasi zuten soldaduen epaiketari begira dago herrialde osoa. Auzian, biktimen azalpenak entzungo dira, bata bestearen atzetik. Ernestok, Forense Fundazioarentzat lan egiten duen antropologo gazteak, gerran desagertutako jendea identifikatzen du. Egun batean, adineko andre baten kontakizuna entzutean, bere aitarengana eraman dezakeen pista bat aurkitu duela irudituko zaio; izan ere, garai hartan desagertutako gerrillaria zen aita. Bere amaren nahien kontra, buru-belarri hasiko da egia bilatzen.