"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmeen eta sail ezberdinen inguruko informazio guztia, programazio eguneratua eta saio guztietarako txartelen salmenta; horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeriak eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta klausura-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocallak, alfonbra gorriak, filmetako lantaldeei elkarrizketak, gonbidatuen etorrerak, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak.
Webgunean gainera, Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea aurkituko duzue nahi duzuenean konektatu ahal izateko eta emanaldi, bideo eta jarraipenezko saio guztietaz gozatu ahal izateko.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan eta partekatu zure Zinemaldia
Beti bezala, oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan; ez galdu gure inolako jarduerarik eta eduki esklusiborik. Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube -n gaude.
Facebook eta Twitterren bidez, jakinarazpenen berri eman, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizuegu. Gure gonbidatuen momentu dibertigarri eta berezienak erakutsiko dizkizuegu, eta, streaming-ari esker, Zinemaldiko hitzordu garrantzitsuenak zuzenean jarraitu ahal izango dituzue. Gustura partekatuko ditugu zuen elkarrizketak, aipamenak eta iruzkinak, hortaz, ez ahaztu zuen iruzkinetan gure traola ofiziala erabiltzea, #67SSIFF inolako elkarrizketarik gal ez dezagun.
Instagramen oihartzun hori zabalduko dugu eta Zinemaldiaren aurpegi ausart eta informalenaren timeline-a eta stories-ak eskainiko dizkizuegu.
Eta beste hainbat sorpresa datozen egunotan kontatuko dizkizuegu, eta zuen gustuko izatea espero dugu; beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #67SSIFF traolan.
Jaitsi doan App ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Jaitsi gure app ofiziala eta jarraitu Zinemaldiaren aktualitate guztia mugikorretik.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Gogoratu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak egokitzen lagunduko dizun programazioa planifikatzeko tresna daukazula. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. Gainera, aplikazioak alerta-sistema bat ere izango du. Horri esker, aukeratu dituzun saioak baino lehen abisu bat jasoko duzu.
Aplikazioan sare sozialetan partekatzeko aukera ere izango duzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.
Aplikazioa hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, eta Google Play-en.