Zinemaldiak ohikoa baino lehenago jakinaraziko du aurtengo programazioa. Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 11n, asteazkena, kontsultatu ahal izango dira, bai Zinemaldiaren webgunean eta baita tokiko egunkarietan ere.
Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida ere egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Tabakalerako info puntuan 1,60 euroren truke, 10:00etatik 20:00ak arte, ordutegi jarraian. Irailaren 12tik aurrera, Donostia eta Gipuzkoako kiosko eta liburudenda nagusietan eskuratu ahal izango da, eta, hilaren 14tik aurrera, ohikoa den bezala, Kursaal Elkarguneko informazio puntuan (irailaren 14tik 19ra, 9:00etatik 20:00etara; eta irailaren 20tik 28ra, 8:30etatik 22:00etara) eta Okendo Plazako informazio gunean (hilaren 14etik 28ra, 9:00etatik 20:00etara).
Donostia Zinemaldiko 67. edizioko sarrerak irailaren 15an, igandea, jarriko dira salgai, goizeko 9:00etatik aurrera, kanal guztietan: Zinemaldi Plazako leihatilan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez (https://sansebastianfestival.janto.es eta http://tickets.kutxabank.es). Donostia Sarien, inauguruazioko eta klasurako galen sarrerak jada salgai jarri ziren duela aste batzuk.
Irailaren 20etik aurrera sarrerak honako lekuetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran eta Principe Zinemetan. Irailaren 21etik aurrera Trueba eta Antiguo Berriko leihatiletan eskuratzeko aukera egongo da. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak bertako leihatilan ere egongo dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Proiekzioaren egunean bertan salduko diren sarrerak 08:30etik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez, K1-eko arratsalde/gaueko saioetakoak izan ezik. Kasu horretan, sarrerak honela erosi beharko dira:
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7,90 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatiletan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.
Internet bidez erosten diren sarrera guztiak etxean inprimatu edo telefono mugikorrean deskargatu ahal izango dira. Horrela, Home Ticketarekin aretora sartzeko aukera egongo da, leihatiletatik pasa gabe.
San Telmo Museoko proiekzioak, Roberto Gavaldónen atzera-begirakoari lotutakoak, doakoak dira, eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatiletan jaso beharko dira.
Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Visa K26 eta Visa K26+ txartelak) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, galetan eta abonamenduetan izan ezik. Gainera, euro bat bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.
Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,90 euro balio duten saioetan. Donostia Kultura txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, eta GAZTE-TXARTELA, berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.
Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontuak eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak www.sansebastianfestival.com webgunean kontsultatu daitezke "Sarreren salmentari buruzko informazioa" atalean, eta baita Filmen Gidako “Eskuratu zure sarrera” gunean.