Neil Jordan irlandar zinemagilea eta gidoilaria izango da Epaimahai Ofizialaren presidentea, eta Bárbara Lennie eta Mercedes Morán aktoreak, Pablo Cruz eta Katriel Schori ekoizleak eta Lisabi Fridell argazki-zuzendariak izango ditu zeregin horretan lagun.
67. edizioko Donostia saridunez gain –Penélope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras–, aktore eta zinemagileen zerrenda luzeak baieztatu du Donostiara etorriko dela filmak aurkeztera. Beste hainbat aktoreren artean, Zinemaldian izango dira Javier Bardem (Sanctuary, Beste jarduera batzuk), Laetitia Casta (Le milieu de l’horizon, New Directors), Ricardo Darín (La odisea de los giles, Sail Ofiziala), Anaïs Demoustier (Alice et le maire, Perlak), Gael García Bernal (Chicuarotes, Horizontes Latinos; Ema, Perlak; eta Wasp Network, Donostia sariaren emanaldia), Valeria Golino (Adults in the Room, Donostia sariaren emanaldia), Nina Hoss (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Reda Kateb (Hors normes, Perlak), Catherine McCormack (The Song of Names, Sail Ofiziala), Sam Neill (Blackbird, Sail Ofiziala), Tim Roth (The Song of Names, Sail Ofiziala) eta Kristen Stewart (Seberg, Perlak).
Era berean, zinematografia garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk bertaratuko dira Donostiara filmak aurkezteko: esaterako, Benedict Andrews (Seberg, Perlak), Louise Archambault (Il pleuvait des oiseaux, Sail Ofiziala), Darren Aronofsky (Pacificado / Pacified filmaren ekoizlea), Olivier Assayas (Wasp Network, Donostia sariaren emanaldia), Kantemir Balagov (Beanpole, Perlak), Bertrand Bonello (Zombie Child, Zabaltegi - Tabakalera), Andrés di Tella (Ficción privada, Zabaltegi - Tabakalera), Alan Elliot (Amazing Grace, Perlak), Sarah Gavron (Rocks, Sail Ofiziala), Ciro Guerra (Waiting for the Barbarians, Perlak), Oliver Laxe (O que arde, Perlak), Ken Loach (Sorry We Missed You, Perlak), Hirokazu Koreeda (La verité, Perlak), Ladj Ly (Les Misérables, Perlak), Roger Michell (Blackbird, Sail Ofiziala), Takashi Miike (Hatsukoi / First Love, Zabaltegi - Tabakalera), Olivier Nakache eta Éric Toledano (Hors normes, Perlak), Guillaume Nicloux (Thalasso, Sail Ofiziala), Nicholas Parisier (Alice et le maire, Perlak), Malgorzata Szumowska (The Other Lamb, Sail Ofiziala), Ina Weisse (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Alice Winocour (Proxima, Sail Ofiziala) eta Wang Xiaoshuai (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak).
Donostian izango dira Michel Houellebecq idazlea eta Yanis Varoufakis greziar ministro ohia, halaber: lehenak bere burua antzeztu du Thalasso (Sail Ofiziala) filmean eta bigarrenaren liburuak Costa Gavrasen Adults in the Room (Donostia sariaren emanaldia) filma oinarritu du.
Talentu berriak ere ikusiko ditugu Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko alfonbra gorrietan ibilian:esaterako, Mariana Digirolamo, Ema (Perlak) filmeko protagonista, eta Josefine Frida Pettersen norvegiar aktorea (Disco, New Directors), Skam telesaileko rolari esker bere herrialdean ezaguna.
Espainiako zinemak ordezkari ugari izango ditu. Sail Ofizialean, beren filmen berri ematera etorriko dira Antonio de la Torre, Belén Cuesta, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (La trinchera infinita); Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner eta Tomás Martín haurra, Belén Funes zuzendariarekin eta Marçal Cebrián gidoilariarekin (La hija de un ladrón); berriz ere Eduard Fernández, Karra Elejalde, Patricia López Arnaiz, Nathalie Poza, Santi Prego, Carlos Serrano Clark eta Alejandro Amenábar (Mientras dure la guerra); eta Daniel Sánchez Arévalo, Biel Montoro eta Nacho Sánchez (Diecisiete). New Directors sailean, Laia Marull eta Joel Bosqued izango dira Lucía Alemany eta Carmen Arrufat hasiberrien alboan; La inocencia filmaren zuzendaria eta protagonista dira, hurrenez hurren. Belodromoan, Leticia Dolera, Aixa Villagrán, Celia Freijeiro eta Manuel Burque etorriko dira Vida perfecta aurkeztera. Made in Spain sailean, Antonio Resines, Ana Pérez-Lorente, Enrique Cerezo, Fernando Trueba, Cristina Huete, Fernando Colomo, Ana Belén, Fernando Mendez Leite, Verónica Forqué eta Loles León bilduko ditu Historias de nuestro cine filmaren estreinaldiak. Horrez gain, David Truebak Si me borrara el viento lo que yo canto ekarriko du; Itsaso Aranak, La virgen de agosto; Nacho Vidalek, Me llamo Violeta; Carlos Marqués-Marcetek, David Verdaguerrek eta María Rodríguez Sotok, Los días que vendrán; eta Aina Clotetek, La filla d’algú. Adiós filmak Paco Cabezas, Natalia de Molina, Carlos Bardem, Mario Casas, Ruth Díaz, Mona Martínez eta Vicente Romero bilduko ditu RTVE Galan, eta Una ventana al mar filmak EiTB Galara ekarriko du Emma Suárez, lantaldeko beste kide batzuekin batera.
Latinoamerikako zinemagintzak ere ordezkaritza oparoa izango du. Sail Ofizialean, David Zonanak Michel Franco ekoizlea izango du alboan Mano de obra opera prima aurkezteko; Amparo Noguera eta Julieta Figueroa José Luis Torres Leivarekin etorriko dira (Vendrá la muerte y tendrá tus ojos); eta Ricardo Darínek, Chino Darínek eta Luis Brandonik Sebastián Borensztein lagunduko dute La odisea de los giles filmaren aurkezpenean. New Directors sailean, Jorge Riquelme zuzendariak Paulina García eta Alfredo Castro izango ditu lagun Algunas bestias filmaren estreinaldian. Horizontes Latinosen, Patricio Guzmánek inaugurazioan parte hartuko du La cordillera de los sueños filmarekin; Federico Veiroj eta Daniel Hendler Así habló el cambista-ren aurkezpenean izango dira; María Valverdek eta Mercedes Moránek Andrés Wooden Araña aurkeztuko dute (Morán epaimahaikide ofiziala ere izango da); Alejandro Landesek Monos ekarriko du, Kolonbian Oscar eta Goya sarietarako aukeratutako filma; Juan Solanasek Argentinako legezko abortuaren aldeko aldarrikapenari jarraituko dio La ola verde (Que sea ley) filmean; El Príncipe-ren aurkezpenean ere Castro izango dugu, Sebastián Muñoz zuzendariarekin; Romina Paulak zuzendu duen lehen lana aurkeztuko du, De nuevo otra vez; eta Erica Rivasek, Los sonámbulos filmean izan duen parte-hartzea. Nabarmendu behar da, orobat, El fiscal, la presidenta y la espía Nisman kasuari buruzko sei ataleko telesaila estreinatuko dela. Justin Webster zuzendariak aurkeztuko du Donostian. Moránez gain, kultura hispanoamerikarraren pertsonaia entzutetsuak izango dira epaimahaietan; besteak beste, Mariana Enríquez, Kutxabank-New Directors sariko epaimahaikidea.
Asiako zinemagintzaren ordezkaritzaren buruan, besteak beste, Hirokazu Koreeda (La verité, Perlak), Wang Xiaoshuai (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak) eta Takashi Miike (Hatsukoi / First Love, Zabaltegi - Tabakalera) zinemagileak, Yo Oizumi (Sora no Restaurant / Restaurant from the Sky, Culinary Zinema) antzezle ezaguna eta aurreko Berlinaleko aktore onenen Zilarrezko Hartzen irabazleak, Wang Jingchun eta Yong Mei (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak), izango ditugu.
‘Seberg’ eta ‘Nimic’ gehitu dira programazioan
Bi film gehitu dira Zinemaldiaren programazio ofiziala osatuko duten ia 200 lanen zerrendan. Seberg-ek Perlak sailari hasiera emango dio, Veneziako zinema-jaialdia igaro ondoren. Benedict Andrewsen filmean Kristen Stewartek hezurmamitu du estatubatuar aktorea. Eta Yorgos Lanthimos greziar zuzendariaren Nimic film laburrak Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartuko du, Locarnon hautatua izan ondoren.
PERLAK
Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Jean Seberg (Kristen Stewrt) aktore ezagunaren istorioa kontatuko digu. 60ko hamarkadako amaieran, FBIren legez kanpoko zaintza-programaren zelatapean egon zen Nouvelle Vague mugimenduaren izar eta ikono hori. Izan ere, Hakim Jamal (Anthony Mackie) giza eskubideen aktibistarekin harreman erromantikoa eta politikoa zuenez, FBIk Black Power mugimendua eteteko, lohitzeko eta agerian uzteko egin zituen ahalegin ankerren jomugan egon zen. Jack Salomon (Jack O'Connel) FBIko agente anbiziodun eta gazteari esleituko diote hura zelatatzeko lana, eta bien patuek lotura arriskutsua dutela aurkituko du.
ZABALTEGI-TABAKALERA
Biolontxelista profesional batek ezezagun batekin topo egingo du metroan, eta haren bizitzan ustekabeko eta garrantzi handiko ondorioak izango ditu horrek.
Epaimahaia Ofiziala
Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea Neil Jordan zinema-zuzendari irlandarra (Sligo, 1950) izango da. Besteak beste, The Crying Game (gidoi onenaren Oscar saria), Interview with the Vampire (1994), Michael Collins (1996), The End of the Affair (1999), The Good Thief (Sail Ofiziala, 2002) filmen eta The Borgias (2011-2013) eta Riviera (2017) telesailen egilea da. Urrezko Maskorraren irabazlea erabakitzeko gogoetan, Bárbara Lennie eta Mercedes Morán aktoreak, Pablo Cruz eta Katriel Schori ekoizleak eta Lisabi Fridell argazki-zuzendaria izango ditu Jordanek lagun. Azken epaimahaikidea baieztatzeko dago oraindik.
Kutxabank-New Directors Epaimahaia
Horizontes Sariaren Epaimahaia
Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Epaimahaia
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Epaimahaia
Nest Film Students Epaimahaia
Dagoeneko Zinemaldiko webgunean 67. edizioan hautatutako filmen sustapenerako materiala eskura dago. Kutxatilategi birtualean film parte-hartzaileek erregistratutako erabiltzaileen eskura jarri nahi dituzten argazki, bideo, audio, pressbook eta bestelako sustapenerako dokumentu guztiak aurkitu daitezke.