"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiko Bideotekak sail guztietako filmak, honetarako izena eman dutenak, streaming bidez ikusteko aukera eskaintzen die industriako profesional akreditatuei. Jaialdia bukatutakoan, filmak hilabete batez ikusi ahalko izango dira (2019ko urriaren 28ra arte). CinandoVL-k, Marché du Film - Festival de Cannes-ek zinema industriaren profesionalentzako sortutako plataformak, Zinemaldiaren Bideoteka kudeatzen du.
Aurten, lehen aldiz, Cinandok pelikulak ikusgai jarriko dituen aplikazioa garatu du, Android eta iOS tabletentzat. App Store eta Google Play-n doan deskarga daiteke.
Zinemaldiko Bideotekak Espainia eta Latinoamerikako filmen panorama ere eskainiko du. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez, honako baldintzak bete bitartean:
Zinemaldiaren bideotekan izena emateko film bakoitzaren tasa honakoa da:
Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 9a izango da, astelehena.
Film bat Bideotekan erregistratzeko hurrengo lotura erabil dezakezu.
Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217
Ondorengoen babesarekin