"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV edizioa 2019ko irailaren 24, 25 eta 26an egingo da, Donostiako 67. Zinemaldiaren esparruan.
Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin banan-banako bilerak edukitzeko.
Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors panelak egingo ditu epai-lanak, eta panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
Uztailaren 12ra arte parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Uztailaren amaieran emango da hautatuen berri.
www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.
Ondorengoen babesarekin