Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzen du. Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema-jaialdiak antolatzen dute Zinema Eraikitzen saila eta, hitzordu horren bitartez, urtean bitan Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalei elkargune bat eskaini, eta haien elkarrizketa eta elkarreragina sustatzen dute, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatuz.
Donostian eta Toulousen Zinema Eraikitzen saileko azken edizioetan parte hartu duten eta 2018ko Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean aurkeztutako filmen artean, honako hauek daude: María Alchéren Familia sumergida –32. Zinema Eraikitzen sailean aurkeztua, Locarnoko zinema-jaialdian Cineasti del Presente sailean hautatua eta Horizontes sariaren irabazlea–; Beatriz Seigner-en Los Silencios –Espainiako Lankidetza Sariaren irabazlea, eta, Toulousen Zinema Eraikitzen saria irabazi ondoren, Canneseko azken zinema-jaialdian Un Certain Regard sailean hautatu zuten; Aly Muritibaren Ferrugem / Rust –32. Zinema Eraikitzen sailean Industriaren Sariaren irabazlea eta Sundance Jaialdiko World Cinema Dramatic Competition sailean hautatua–; Martín Rodríguezen Marilyn –Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroan, 31. Zinema Eraikitzen sailean eta 2018ko Berlineko zinema-jaialdiko Panoraman hautatua–; eta Ignacio Juricic-en Enigma –31. Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen–.
Gainera, André Novais-en Temporada eta Bani Khoshnoudi-ren Luciérnagas, 33. Zinema Eraikitzen sailean aurkeztuak, 2019ko Rotterdameko zinema-jaialdiko lehiaketarako hautatu dituzte. Temporada filmak, berriz, 2018ko Locarnoko zinema-jaialdiko Cineasti del Presente sailean parte hartu zuen. Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren azken edizioari dagokionez, Lucía Garibaldiren lehen lana, Los Tiburones, Sundance Jaialdiaren azken edizioko World Cinema Dramatic Competition sailean parte hartu eta zuzendari onenaren saria eskuratu zuen.
Zinema Eraikitzen sailaren 35. edizioan 17 herrialdetako 168 filmek eman dute izena. Toulouseko eta Donostiako zinema-jaialdien hautapen-batzordeak sei film hautatu ditu, eta horietatik hiru opera primak dira.
Txileko hegoaldeko uharte urrun batera joan da familia bat. Bidaiak helburu bat du: aiton-amonak toki horretan abiarazi nahi duten hotel-proiektua ekonomikoki babesteko konbentzitzea. Uhartera txalupaz eramango dituen Nicolásek familia uhartean utzita alde egin ondoren, irribarreak desagertzen hasiko dira. Hotzez eta urik eta ziurtasunik gabe, animoak desegin egingo dira, eta senide bakoitzak ezkutatzen dituen tentsioak agerian geldituko dira.
XX. mendearen hasieran, Pedro Suaren Lurraldera iritsiko da, Mr. Porter latifundista ahaltsuaren eta haren obsesio bihurtu den Sara neskatilaren arteko ezkontzako argazkiak ateratzera. Haren edertasun xaloa irudikatu nahian, traizio egingo dio lurralde hori menderatzen duen, bere pribilejioak kentzen dizkion eta SelKnam natiboen genozidioarekin bizi den gizarte batean integratzera behartzen duen botereari. Hala, azkenean, genozidio horren partaide eta konplize bihurtuko da, bere irudien bitartez.
Selvak (13) hiltzea azala aldatzea besterik ez dela deskubrituko du. Otseme, ahuntz edo itzal bihur gaitezke, edo fantasiak ahalbidetzen digun guztia.
Helen (9) cortiço batean bizi da (biztanle-dentsitate handiko eremu batean kokatutako egoera txarrean dagoen etxebizitza batean). Doña Graça amonarekin bizi da. Hura familiaz arduratzen da kontraturik gabeko lanei esker, haragi-broxetak saltzen bezala. Oso inuzentea izanik, Helenen kezka bakarra amonaren urtebetetzeko oparia da: makillatzeko kit bat. Haurrak oparirako dirua lortzeko ahalegin guztiak egingo ditu. Bilaketa horretan oinarrituta, filmak cortiçoetako biztanleen ohiko bizimodua erakutsiko du, haurrak sortzen duen harreman-saretik abiatuta istorio kolektibo bat eraikiz.
Emilia bere jaioterrira itzultzera gonbidatuko dute, Andrea lagun minaren errautsak botatzera. Emiliak hiriko bizitza etengo du eta herrira itzuliko da zeremoniarako. Argentinako hegoaldeko negu gorriko hotza eta elurra izango dira iraganera egindako bidaiaren markoa. Han, hildako lagunarekin izandako harremanaz oroituko da, dolua familiakoekin pasatuko du eta bere lehen maitea izandako Julianekin elkartzeko aukera izango du. Hura aita izan berria da. Andrearen errautsak bota ondoren, Emiliak iraganari, familiari, hegoaldeari eta maiteari agur esango die.
Beren herria suntsitu zuen indarkeriaren eraginez lekualdatuta, Palomak eta Lobok elkar maitatzen saiatuz irauten dute bizirik. Egarriak, beldurtuta eta nostalgiko, Palomak etxera itzuli nahi du, baina Lobo itzultzea eragozten dion oroitzapen bati lotuta bizi da.
SARIAK
Zinema Eraikitzen sailaren 35. edizioan sari hauek banatuko dira:
ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA
Frantzian film baten postprodukzio-lanak egitean datza, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana: CCAS (Caisse Centrale d'Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari eta Titra Film.
Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahai batek emango du.
CINE + ERAIKITZEN SARIA
CINE+ kateak film irabazlearen aurre-erosketa bermatzen du, 15.000 €-ren truke.
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA
Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE erakusle-sareak (Confédération Internationale des Cinemas d'Art et d'Essai) filma sustatuko dute.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen
Zinema Eraikitzen sailaren 35. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Caisse Centrale d'Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS); Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC); CINÉ +; Commune Image; Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives; École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV); Europa Distribution; Firefly; Gaumont Wilson; La Cinéfondation; Le Lokal Production; Mactari; Touloseko Udala; Producers Network (Canneseko zinema-jaialdia); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; eta Titra Film. Halaber, honako hauen lankidetza izango du: Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; No Problem Sonido; Wanda Visión; eta Film Factory Entertainment.
Industria Saila ondorengoen babesarekin: