"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Zinemaldiaren azkeneko edizioan aurkeztutako zortzi filmi 16 sari eman dizkiete Goya Sarien 33. edizioan.
El Reino, Sail Ofizialerako aukeratua, sari gehien jaso zuen filma izan zen, guztira zazpi sari jaso baitzituen. Rodrigo Sorogoyenek zuzendutako filmak honako Goya Sari hauek jaso zituen: zuzendaritzarik onena, jatorrizko gidoirik onena, gizonezko aktore protagonistarik onena (Antonio de la Torre), taldeko gizonezko aktorerik onena (Luis Zahera), muntaketarik onena, soinurik onena eta jatorrizko musikarik onena.
Quién te cantará filmak, berau ere Sail Ofizialeak lehiatu zenak, Emakumezko aktore berri onenaren Goya Saria jaso zuen, Eva Llorachek egindako lanagatik.
Campeones filmak, Belodromoan Ni distintos ni diferentes lanarekin batera ikusi ahal izan zenak, Filmik onenaren Goya Saria, Gizonezko aktore berri onenaren Goya Saria (Jesús Vidal) eta Jatorrizko abestirik onenaren Goya Saria jaso zituen.
Animazioko filmik onenaren atalean, Raúl de la Fuentek eta Damian Nenowk zuzendutako Un día más con vida / Another Day of Life filmak irabazi zuen Goya Saria. Cannesko Sail Ofizialean estreinatu eta Donostiako Zinemaldiko Perlak Sailean lehiaketatik kanpo ikusi ahal izan zen eta Ikusleen Donostia Hiria Saria jaso zuen.
La noche de los 12 años lanari, Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroan aukeratua eta Venezian estreinatu ondoren Horizontes Latinos Sailean aurkeztua, gidoi egokiturik onenaren Goya Saria eman zioten.
Cold War filmak, Cannesen estreinatu ostean Donostiako Zinemaldiaren Perlak Sailean aurkeztutako lanak, Europako Filmik Onenaren Goya Saria eskuratu zuen. Eta Roma lanak, berau ere Perlak Sailean aukeratu zutena Veneziako Urrezko Lehoia irabazi ostean, Iberoamerikako filmik onenaren Goya Saria jaso zuen.
La enfermedad del domingo lana Berlinaleko Panorama Sailean estreinatu ondoren Made in Spain Sailean aurkeztu zuten eta bart gauean Emakumezko aktore protagonista onenaren Goya Saria eman zioten, Susi Sánchezek egindako lanagatik.