"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Goi-mailako erlojuen marka suitzarrak azken lau urteotan lankidetzan dihardu Paco Arango presidente duen fundazioarekin, eta elkartasunezko ekimen hau aurkeztuko du Zinemaldiaren barruan, Madrileko Niño Jesús Ospitaleko ZIUa eraberritzeko proiekturako dirua biltzeko asmoz.
Jaeger-LeCoultreren konpromisoa ekimenari denik eta zabalkunde handiena ematea da, ahalik eta “besarkada” gehien lortzeko. Ekimena aste osoan zehar gauzatuko da, Jaeger-LeCoultreren VIP Loungen, María Cristina hotelean.
Lankidetza irailaren 17an aurkeztuko da, Donostiako María Cristina hotelean prentsarekin egingo den hitzordu batean. Lankidetza horretarako, Carolina Adriana Herrera izango dugu ekitaldiaren amabitxi.
Ekintza honen helburua aurtengo Zinemaldiko gonbidatu nabarmen guztiak María Cristina hoteleko Jaeger-LeCoultre VIP Loungera hurbiltzea eta Aladinaren txokoan argazki bat egitea da. Izan ere, keinu horren bitartez Madrileko Niño Jesús Haur Ospitaleko ZIUrako dirua biltzen lagunduko dute. “Besarkada” bakoitzeko, erloju-markak 500 € emango ditu, Aladina Fundazioaren erronka hau lortzen laguntzeko eta minbizia duten haurren bizitza errazteko.
#AchuchonAladina #JLCandAladina
www.achuchon.com
Jaeger-LeCoultre eta zinema
Sormenezko ikuspegi bat. Bikaintasun teknikoaren eta sentsibilitate artistikoaren arteko nahasketa perfektu bat. Goi-mailako erlojugintzaren eta zinemaren munduaren artean antzekotasun asko daude. Dela eskulangintza-tailerretan dela eszenaren atzean film bat egiterakoan, artisau eta artistak irrika berak eta sormenerako bulkada berak elkartzen ditu: segundo bakoitzak betierekotasun une bat jasoko duela ziurtatzeko nahiak. Horixe bera da Jaeger-LeCoultrek duela 10 urtetik zazpigarren artearen sustapenean aktiboki parte hartzearen arrazoia. Marka honek zuzendariei babes nabarmena ematen die, Veneziako zinema-jaialdian azken hamar urteetan eman duen Glory to the Filmmaker sariaren bitartez. 2013an, gainera, Jaeger-LeCoultre zinema-komunitatea eta zinemagile belaunaldi berria babesten hasi zen, Lincoln Centerreko Film Society erakundearekin batera Filmmaker in Residence programa sortuta. Shanghaiko zinema-jaialdiarekin duen loturaren bitartez, Jaeger-LeCoultre Txinako film historikoak zaharberritzen ari da; zeregin zehatz, arretatsu eta liluragarria berau, erlojugintzaren artea bezala. Halaber, Jaeger-LeCoultreren enbaxadore Carmen Chaplini A time for everything izeneko film laburra ekoizteko babesa ematen ari zaio marka hau.