"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bai filmera bai afarira joateko txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai, 9:00etan, salmenta-kanal hauen bitartez: www.sansebastianfestival.com and kutxabank
"Sarrera + afaria" txartela 70 €an salduko da.
Bestalde, soilik film-emanaldian sartzeko txartelak Zinemaldiko beste txartelak bezala salduko dira:irailaren 11tik (igandea) aurrera egongo dira salgai, ohiko salmenta-kanalen bitartez. Filmerako sarreraren prezioa: 7,20 €.