"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldia hasteko 40 egun baino gutxiago geratzen dira eta, atzera-kontua laguntzeko, aurretik izan genuen lehiaketa itzuliko da: ostiraleko galdera lasterra!
Datorren abuztuaren 12tik aurrera, eta bost ostiralez, zinemazaleentzako galdera bat argitaratuko dugu Facebookeko gure profilean. Zuzen erantzuten duen lehenengoak 64. Zinemaldirako sarrerak lortuko ditu.
Sariak:
Nahi bestetan har dezakezu parte, asmatu arte. Kontua da zuzen erantzuten azkarrena izatea!
Parte hartzeko, egon adi ostiralean 13:00k aldera argitaratuko dugun galderari, eta erantzun post berean.
Irabazlearen izena horman, argitalpenean bertan, argitaratuko dugu. Gurekin harremanetan jarri beharko du, mezu pribatu baten bitartez, eta hortxe jakinaraziko diogu nola eta noiz atera sarrerak.
Bost ostiral, bost aukera parte hartu eta irabazteko!
Jarrai iezaguzu gure Facebooken, eta lagundu iezaguzu 64. Zinemaldirako atzera-kontuan.