"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Eraikitzen Saria enpresa laguntzaileek eskainiko dituzten postprodukzio-zerbitzuetan datza, saritutako filmaren postprodukzio-lanak, zerbitzu, eta promozio ekimenak egiteko beka batean.
Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak eman du:
CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari, Titra TVS.
Aipamen Berezia soinu posprodukzio-zerbitzuetan datza eta Mactari eta Commune Image enpresa laguntzaileek emango dute.
CINÉ + kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio.
Filmaren promozioa Europa Distribution sarearen bitartez eta Conféderation Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai-en (CICAE) bitartez egitean datza.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero:
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Programa Ibermedia, Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta ondorengo enpresen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Maison Universitaire Franco-Mexicaine, Ministère des Affaires Étrangères, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.
Ondorengoen babesarekin