"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Udalak babestuko du Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria 64. Donostia Zinemaldian, hiriburutzaren urtearekin bat.
Donostia / San Sebastián 2016 - Europako Kultur Hiriburua Publikoaren Saria da, Gazteriaren EROSKI sariarekin batera, Zinemaldiko saririk maiteena; izan ere, Perlak saileko filmen lehen emanaldi publikoetako ikusleek izendatzen dute irabazlea.
Eneko Goia alkateak adierazi du akordio horrek "are gehiago estutzen duela, Hiriburutzaren urte berezi honetan", Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lotura. Alkateak azpimarratu du Publikoaren Sariak "beste ezerk baino hobe islatzen duela Donostia 2016 proiektua: jendearen parte-hartzea eta espiritu kritikoa". Goiak azaldu duenez, Zinemaldiak inplikazio handia izan duela aurtengo edizioari "ezohiko dimentsioa ematen, hiriarentzat ezohikoa den urte honetan". Horregatik, eskertu nahi izan du bi erakundeok egindako elkarlana, "bai Zinemaldia bai Hiriburutza aberasten duten topagunea aurkitu dute eta".
Zinemaldiko Publikoaren Sariak bi sari desberdin barnebiltzen ditu: lehen sari bat, film onenarentzat, 50.000 euroz hornitua, eta bigarren sari bat, Europako film onenarentzat, 20.000 euroz hornitua. Sari hori irabazteko, Perlak saileko film guztiak lehiatzen dira, klausurakoa izan ezik. Aurten, zinemagile hauen azken lanek osatuko dute saila: Stephen Frears, Mia Hansen-Løve, Hirokazu Koreeda, Emir Kusturica, Ken Loach, François Ozon eta Paul Verhoeven