"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 64. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai:
Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 16tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 17tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatilatan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatilatan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek dohainik izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako lehiatilatan jaso beharko dira.
Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) % 50eko deskontuaz gozatu ahal izango dute sarrera bakoitzean, K1-eko galetan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetan izan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.
Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. DK txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, GAZTE-TXARTELA berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.
Kursaaleko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.
Donostia Zinemaldian ez ditugu eserlekuak zenbakitzen.
Sarrera erosi eta gero ez da aldaketarik egingo ez eta dirua itzuliko ere, baldin eta Donostia Zinemaldiak ez badu programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten. Kasu horietan, diru-itzulketa gertakaria izan den aretoko leihatiletan edo Zinemaldi Plazako leihatiletan egingo da.
Saioa hasita badago ezingo da zinema-aretoan sartu.
Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida irailaren 10tik (larunbata) aurrera egongo da salgai 1,50 €-ren truke, leihatilen ondoan dauden Kursaaleko informazio-standetan eta Okendo plazako standean ere. Gainera, irailaren 11tik (igandea) aurrera, hiriko eta Gipuzkoako herrietako kiosko nagusietan eta Donostiako Turismoan ere eskuratu ahal izango da.
Programazioari buruzko informazio guztia Zinemaldiaren web gunean egongo da eskuragarri irailaren 10etik aurrera: www.sansebastianfestival.com
Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontu eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak Sarrerak atalean kontsultatu ahal izango dira.