Aktore eta zuzendari zerrenda ikusgarriak bisitatuko du Donostia 64. Zinemaldiaren kariaz. Besteak beste, honako hauek aurkeztuko dituzte beren film eta proiektuak: Sidse Babett-Knudsen, Monica Bellucci, Fan Bingbing, Jennifer Connelly, Javier Bardem, Richard Gere, Joseph Gordon-Levitt, Hugh Grant, Isabelle Huppert, Pablo Larraín, Mary Stuart Masterson, Ewan McGregor, Cynthia Nixon, François Ozon, Gianfranco Rosi, Oliver Stone, Paul Verhoeven, Ken Watanabe, Lambert Wilson eta Shailene Woodley. Hemen izango dira, halaber, Sigourney Weaver eta Ethan Hawke Donostia sariak eta Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre sari berriaren irabazlea, Gael García Bernal.
Inaugurazio filmaren emanaldira honako hauek etorriko dira: zuzendaria, aktore ere den Emmanuelle Bercot; protagonista, Sidse Babett Knudsen daniar antzezlea, eta Irène Frachon sendagilea. Azken horren historiak inspiratu zuen, hain zuen ere, La fille de Brest filma. Sail Ofizialaren lehiaketan, aldiz, honako hauek izango dira beren filmak aurkezten: Ewan McGregor eta Jennifer Connelly (American Pastoral); El hombre de las mil caras filmeko lantaldea, Alberto Rodríguez buruan eta José Coronado, Eduard Fernández, Carlos Santos, Marta Etura eta Alba Galocha lagun; Bertrand Bonello (Nocturama); eta Baltasar Kormákur, Eiðurinn / The Oath filmeko protagonistekin: Hera Hilmar eta Gísli Órn Gardarsson. Halaber, Donostiara etorriko dira Ikari / Rage filmaren zuzendaria, Lee Sang-il, Ken Watanabe japoniar aktorearekin batera; Jätten / The Giant lanaren zuzendari Johannes Nyholm, Christian Andrén, Johan Kylén eta Anna Bjelkerud aktoreekin; eta La reconquistaren zuzendaria eta antzeztaldea: Jonás Trueba, Itsaso Arana, Francesc Carril, Rafa Berrio eta Aura Garrido, baita Candela Recio eta Pablo Hoyos haurrak ere. Lady Macbeth defendatzera, filmaren zuzendari William Oldroyd eta Naomi Ackie antzezlea etorriko dira. Arnaud des Pallières zuzendariak Adéle Haenel, Solène Rigot eta Sergi López aktoreekin batera aurkeztuko du Orpheline / Orphan filma. Rodrigo Sorogoyenek Que Dios nos perdone aurkeztuko du, Antonio de la Torre, Roberto Álamo, Javier Pereira eta María Ballesteros aktoreekin eta Isabel Peña gidoilariarekin; Hong Sang-sook Yourself and Yours filmeko protagonistak izango ditu lagun, Kim joo-hyuk eta Lee Yoo-young, eta Feng Xiaogang txinatar zinemagilea (I Am Not Madame Bovary) Fan Bingbing
<;aktorearekin eta Liu Zhenyun idazlearekin etorriko da. Miles Joris-Peyrafitte zuzendari gaztea As You Are filmeko aktoreekin bertaratuko da; hots, Mary Stuart Masterson, Owen Campbell eta Charlie Heatonekin; Fernando Guzzonik Nicolás Durán eta Alejandro Goic aktoreekin defendatuko du Jesús lana; Donostiara etorriko dira, halaber, El invierno filmaren zuzendaria eta aktorea, Emiliano Torres eta Cristian Salguero, eta Bartosz Kowalskik hiru haur protagonistez lagunduta aurkeztuko du Plac Zabaw / Playground filma: Michalina Swistun, Nicolas Przygoda eta Przemysław Balinski.
Lehiaketaz kanpoko Sail Ofizialeko filmei dagokienez, Snowden filmaren bi protagonistak izango dira Oliver Stone zuzendaria laguntzen: Joseph Gordon-Levitt eta Shailene Woodley; A Monster Calls (Un monstruo viene a verme) filmaren zuzendaria, J.A. Bayona, Sigourney Weaver Donostia sariarekin eta Patrick Ness idazle eta gidoigilearekin izango da Zinemaldian; Nacho Vigalondok Colossal aurkeztuko du, eta klausuran L’Odyssée / The Odyssey filmaren zuzendaria, Jerôme Salle, eta Lambert Wilson eta Pierre Niney aktoreak agertuko dira.
Donostiara bisitan etorriko da, halaber, Ethan Hawke Donostia saria, bere azken filma aurkeztera: The Magnificent Seven (Los siete magníficos).
Sail Ofizialeko emanaldi berezietako filmen harira Espainiako zinemaren ordezkaritza zabala izango dugu: Javier Bardem, Jordi Moya, Aitana Sánchez Gijón, Leonor Watling eta Santiago Garrido (Bigas x Bigas); Diego Galán eta Carmen Machi (Manda huevos); Carmen Chaves; eta Jo Sol, Pepe Rovira, Antonio Centeno, Arantzazu Ruiz, Ann Perelló eta Niño de Elche (Vivir y otras ficciones) buruan. Horiez gain, baita Kimo no na wa / Your Name filmaren zuzendaria ere, Makoto Shinkai.
Perlak sailean ere ugariak izango dira bisitak: Paul Verhoeven eta Isabelle Huppert (Elle eta, Hupperten kasuan, baita L’avenir / Things to Come), Hugh Grant (Florence Foster Jenkins), François Ozon (Franz), Gianfranco Rosi eta Samuele Pucillo haurra (Fuocoammare / Fire at Sea), Paul Laverty gidoilaria eta Dave Johns eta Hayley Squires aktoreak (I, Daniel Blake), Michael Dudok de Wit zuzendaria (La tortue rouge / The Red Turtle), Joachim Lafosse (L’economie du couple / After Love), Ira Sachs (Little Men), Céline Sciamma (Ma Vie de Courgette filmaren gidoilaria), Pablo Larraín, Gael García Bernal, Mercedes Morán, Pablo Derqui eta Emilio Gutiérrez Caba (Neruda), Monica Bellucci (Sur la Voie Lactée / On the Milky Road), Maren Ade eta Peter Simonischek (Toni Erdmann) eta Hirokazu Kore-eda zuzendaria eta Kirin Kiki aktorea (Umi yorimo nada fukaku / After the Storm).
Eta, beste askoren artean, Donostiara bisitan etorriko dira, halaber, Bertrand Tavernier eta Terence Davies zinemagileak, haien filmak Zabaltegi-Tabakalera sailerako aukeratuak izan baitira. Britainiar zuzendariak Cynthia Nixon aktorea izango du berekin.
Horrez gain, beste Donostia sari bat itzuliko da Zinemaldira. Richard Gere aktorea Time Out of Mind filmaren emanaldi berezi bat aurkeztera etorriko da, Oren Moverman zuzendariarekin batera. Hark zuzendutako Rampart 2011ko Sail Ofizialean lehiatu zen. Time Out of Mind filmean, etxerik gabeko pertsona bat hezurmamitzen du Gerek, eta norbait ikusezin nola bihurtu daitekeen kontatzen du. Emanaldia programa zabalago baten parte da: prentsaurreko bat ere hartuko du barne, Gere beraren, Donostiako alkate Eneko Goiaren eta gizarte-bazterketaren aurkako Rais Fundazioaren parte-hartzearekin.
Sail Ofizialeko epaimahaiak Bille August daniar zinemagilea izango du buruan. Pelle erobreren filmaren egileak bi Urrezko Palmorri irabazi zituen Cannesen eta Oscar sari bat. Urrezko Maskorra aukeratzeko deliberazioan Anahí Berneri argentinar zuzendaria, Esther García espainiar ekoizlea, Jia Zhang-ke txinatar zuzendaria, Bina Daigeler alemaniar jantzitegi-diseinatzailea, Matthew Libatique estatubatuar argazkilaritza-zuzendaria eta oraindik konfirmatzeke dagoen beste epaimahaikide bat izango ditu lagunproduktore eta aktore frantsesa.
Kutxabank-Zuzendari Berriak saileko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Carlo Chatrian italiar idazle eta programatzailea, Locarnoko zinema-jaialdiaren zuzendaria; Eulàlia Iglesias Huix espainiarra, zineman eta ikus-entzunezkoetan espezializatutako kritikaria; Pablo Álvarez txiletar zuzendaria; Isabel Stevens britainiar kazetari eta arte-komisarioa, eta Victória Guerra portugaldar aktorea.
Horizontes Latinoseko epaimahaiko presidenteak, Imma Cuesta espainiar aktoreak, Andrés Di Tella argentinar zinemagilearekin eta Sundanceko zinema-jaialdiko programatzaile Shari Frilotekin adostuko du Horizontes Sariaren banaketa.
Lehiaketako lehen urtean, Zabaltegi-Tabakalera saileko epaimahaiak kide hauek bilduko ditu: Virginia García del Pino (presidentea), Federico Veiroj uruguaiar zinemagilea eta konfirmatzeke den hirugarren kide bat.
Euskal Zinemaren Irizar sariaren epaimahaian Anjel Lertxundi izango da presidente. Zinemirako film onena zein den erabakitzeko lanean, Maite Arroitajauregi (Mursego) musikari eta konpositoreak eta Jon Garaño zinemagileak lagunduko diote.
Marché du Films ekitaldiko Industria Programen zuzendariak, Julie Bergeron-ek, Los Caboseko (Mexiko) zinema-jaialdiko koordinatzaile nagusiak, Alejandra Paulín Alborrek, eta Simón de Santiago Aréizaga espainiar ekoizleak eratuko dute Europa-Latinoamerika koprodukzio foroaren saria banatuko duen epaimahaia.
Azkenik, João Pedro Rodrigues zinemagilea izango da Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketaren epaimahaiko presidentea. Orobat, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko da bere azken lanarekin, O ornitólogo,
TVE-BESTE BEGIRADA SARIAREN EPAIMAHAIA
Kutxatitilategi birtuala dagoeneko irekita dago
Dagoeneko Zinemaldiko webgunean 64. edizioan hautatutako filmen sustapenerako materiala eskura dago. Kutxatilategi birtualean film parte-hartzaileek erregistratutako erabiltzaileen eskura jarri nahi dituzten argazki, bideo, audio, pressbook eta bestelako sustapenerako dokumentu guztiak aurkitu daitezke.