"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Sariak irailaren 17an eta 21ean banatuko dira, eta datorren ostiraletik, hilak, 26tik aurrera, webguneran bitartez galetarako sarrerak aurretik erosteko aukera egongo da.
Ethan Hawke Donostia Saria Gala: irailaren 17an, larunbata, iluntzeko 22:00etan, saria Ethan Hawke aktoreak jasoko du eta ondoren Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filmaren emanaldia izango da.
Sigourney Weaver Donostia Saria Gala: irailaren 21ean, asteazkena, iluntzeko 22:00etan, saria Sigourney Weaver aktoreak jasoko du. Sari-ematearen ondoren, ikus-entzuleak J.A. Bayonaren A Monster Calls filma ikusiko dute.
Donostia Sari ematearen gala bakoitzaren prezioa 35 eurokoa da eta erosketa bakoitzeko 4 sarrera erosi ahal izango dira gehienez.
Dagoeneko, Inaugurazio eta Klausura galetarako aurretiko sarrerak ere eskuragarri daude. Hauetan, Emmanuelle Bercoten La fille de Brest / 150 Milligrams filma eta Jêrome Salleren L’Odyssée / The Odyssey filmak emango dira, hurrenez hurren.
Inaugurazio Gala
|
ETHAN HAWKEri
Donostia Saria emate Gala |
SIGOURNEY WEAVERri
Donostia Saria emate Gala |
Klausura Gala
|
La fille de Brest / 150 Milligrams
|
The Magnificent Seven
|
A Monster Calls
|
L’Odyssée / The Odyssey
|