"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iberoamerikako Agintari Zinematografikoen Konferentziak (CACI) eta Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFADs) aurten, 64. Donostia Zinemaldian, Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu bat garatzeko sari bat sortzea adostu dute.
EFADs-CACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio Sariaren helburua da Europa eta Latinoamerikaren arteko lankidetza egituratzea, kulturaren arloan eta eskualde bakoitzeko zinema-industrien artean. Peter Dingesek, EFADseko buruak, azaldu duenez, “bi kontinenteei grina bera sortzen die kulturak eta ikuspegi bertsua dute kultur aniztasunaren eta nortasunaren inguruan. Elkarlana sustatzeko diseinatutako sari bat da, eta Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio zinez artistikoen kopurua handitzera dago bideratua”.
EFADs-ek eta CACI-k sariaren lehen edizioa Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroan banatzea erakaki dute, Donostiako Zinemaldia Europako ekitaldi zinematografiko garrantzitsuenetako bat delako eta haren Industry Clubak jada Europaren eta Latinoamerikaren arteko proiektu zinematografikoak sustatzen dituelako. Foroa irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da, 64. Donostia Zinemaldiaren barruan.
Sariak 20.000 euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat. Nazioarteko epaimahai batek aukeratuko du irabazlea, aurreko astelehenean jakitera eman ziren Foroan parte hartzeko hautatutako proiektuen artean.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak: