Hamasei proiektu aukeratu dituzte, gehien-gehienak orain artean nazioarteko koprodukzio-topaketetan argitaratu gabeak, 28 herrialdetatik aurkeztutako 194 proiekturen artetik. Horrez gain, Donostia Zinemaldiaren eta Ibermedia programaren arteko elkarlanaren barruan, Erdialdeko Amerika eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko tailerraren baitan hautatutako proiektu batek ere parte hartuko du lehiaketaz kanpo Koprodukzio Foroan.
Hautatutako proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoizpen-etxeen proiektuak ageri dira, baina baita zuzendari eta ekoizpen-enpresa hasi berrienak ere.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizio honetako zuzendari eta ekoizle asko aurretik ere izan dira Zinemaldian beste film batzuekin, hala nola Diego Dubcovsky, Andrés Longares, Aly Muritiba, Alejandro Fernández Almendras eta Celina Murga.
Foroaren aurreko beste edizio batzuetan aurkeztutako proiektuak nazioarteko zinema-jaialdi entzutetsuenetako batzuetan hautatu dituzte 2016an: El soñador (lehen Donde sueñan los salvajes), Adrián Saba zuzendariarena, Berlineko zinema-jaialdiaren Generation sailean aurkeztua; Las Elegidas, David Pablos egilearena, Festival de Cannes zinema-jaialdiaren Un Certain Regard sailean izan zen 2015ean eta bost Ariel sari eskuratu zituen (horien artean, film eta zuzendaritza onenena), eta Locarnoko zinema-jaialdian hautatuta daude La idea de un lago (lehen Pozo de Aire) Milagros Mumenthaler zuzendariarena, Sail Ofizialean eta El Auge del Humano, Eduardo Williams egilearena Cineasti del Presente sailean. Azkenik, Jesús (lehen Niño Nadie), Fernando Guzzoni zuzendariarena, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da.
Sariak:
Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroko proiektu onenaren sariak 10.000 € emango ditu.
ARTE International Prize Arte France Cinéma etxeak ematen du, eta 5.000 € izaten dira aukeratutako proiektuarentzat.
Koprodukzio Foroak Marché du Film - Festival de Cannes zinema-jaialdiko azokarekin eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalarekin dituen akordioen harira, Donostian izango diren egitasmoetako batzuek euren nazioarteko ibilbidea jarraitu ahal izango dute finantzazio bila, hurrenez hurren Producers Network - Festival de Cannes egitasmoko hurrengo edizioan eta Ventana Sur merkatuan parte hartuz. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die proiektuei nazioartean oihartzuna izaten.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen du.
HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:
Ibermedia Proiektua (Ez du proiektu onenaren saria eskuratzeko parte hartuko)
Informazio gehiago:
industryclub@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com
Sustatzaileak:
Laguntzaileak: