"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko bideotekak, bertan izena eman duten filmak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Filmak Zinemaldia amaitu eta hilabetera arte ikusi ahalko dira (2016ko Urriaren 24 arte). Bideotekaren kudeatzailea Cinando VL da, Cinando etxeak emandako zerbitzua (Cannesko zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako industriako profesionalentzako plataforma.
Bideotekan Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Mundu-mailako estreinaldia 2015eko urriaren eta 2016ko irailaren artean izan duten lanek parte hartu ahal izango dute. Zinemaldiaren bideotekan izena emateko tasa 70 €-koa izango da film bakoitzeko (% 21eko BEZa barne), eta enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.
Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Hauez gain, bideotekan izango dira, halaber, bertan ikusgai izateko izena eman duten Zinemaldiaren sail guztietako film hautatuak.
Izena emateko azken eguna 2016ko irailaren 5a izango da, astelehena
Film bat bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu
Harremanetarako: