"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dokumentalen generoa interesatzen bazaizu, esku artean proiekturen bat badaukazu eta finantzaketa eta/edo bazkideren baten bila bazabiltza, hona hemen aukera paregabea. Dokumentalen generoko profesionalentzako topagune saihestezina da, eta bere helburua ekoizle europarren arteko koprodukzio-harremanak sustatzea eta profesionalen artean lankidetza sendotzea da.
Foroa 2016ko irailaren 20tik 22ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru ataletan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:
Pitching Tailerrak: hautatuak izan diren ekoizleek, tutoreen laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen azalpena hobetzeko.
Pitching Jardunaldia: nazioarteko Commissioning Editoreen multzo azpimarragarri baten eta sektoreko hainbat profesionalen aurrean beren proiektuak azaltzeko aukera emango die produktoreei.
Bilera Indibidualizatuak: Commissioning Editoreen eta hautatutako proiektuen ordezkarien artean.
Ez galdu aukera eta egin klik hemen, zure proiektua inskribatzeko. Uztailaren 15ean amaituko da epea.
(Kontsultatu egitarau osoa eta parte hartzeko baldintzak hemen)
Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza izan dute.
Laguntzaileak: