Eureka! Zientzia Museoko Newton auditoriumean egin da Donostia Zinemaldiaren 64. edizioko irudi berria aurkezteko ekitaldia. Aurreneko aldiz, prestigio handiko hamar estudiori Sail Ofizialeko kartela egiteko gonbidapena luzatu zaie. Zinemaldiko zuzendaritza-batzordeak Estudio Primoko Jorge Elóseguiren proposamena hautatu du. Zinemaldia elkargune dela nabarmentzen du irudi irabazleak.
«Kartelak Zinemaldia elkargune bezala irudikatzen du: Elkargune bat industria honetako profesionalentzat, kazetarientzat nahiz ikusleentzat», dio Elóseguik. Kartela «koloreduna eta bizia da baina, aldi berean, dotorea ere bada, tipografiak kontu handiz landu baitira» eta lanaren zati handi bat «eskuz egin baita». Pertsonaia guztiak eskuz moztu dira, eta atzealdean zein figuretan jartzeko sortu diren testura eta zirrimarrekin irudia «aberatsagoa, antolatuagoa eta dinamikoagoa» izatea lortu nahi da. Sortzailearen asmoetako bat kartelaren eta gainerako aplikazioen arteko lotura erraztea da, batik bat filmen aurretik proiektatzen den animazioarekin. Izan ere, ikusle bezala Zinemaldiko «momenturik magikoena» da hori Elóseguiren aburuz. «Interesgarria da kartelak eta filmen aurreko animazioak elkarri laguntza ematea, ikuspuntu grafiko eta komunikatibo batetik indartsua den zerbait sortzeko», azaldu digu sortzaileak.
Estudio Primo Donostiako Primo kolektiboaren spin-off bat da. Diskoak eta fanzineak sortzen ibili dira 2002an sortu zirenetik, bai eta erakusketak eta jaiak antolatzen ere, beste jarduera batzuen artean. Azken urteetan, hiriko hainbat jaialditako kartelak egin ditu Elóseguik, besteak beste Surfilm edo Dock of the Bayrenak.
Ekitaldi horretan, gainera, Donostia Zinemaldiak antolaturiko kartel-lehiaketaren irabazleak zein izan diren jakinarazi dute; hain zuzen ere, Zuzendari Berriak sailerako, Zabaltegi-Tabakalerarako, Horizontes Latinos sailerako, Perlak eta Culinary Zinema sailetarako aukeratutakoak. Mundu zabaleko diseinatzaileei irekitako lehiaketa izan da, eta laugarren edizio honetan 482 egileren 1.692 proposamen jaso dira. Bost kartel irabazleak hautatu dituen epaimahaiko kideak izan dira Donostia Kulturako zuzendari gerentea, Jaime Otamendi; Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria, Xabier Payá; Zinemaldiko zuzendariordeak, Maialen Beloki eta Lucía Olaciregui; eta Zinemaldiko zuzendaria, José Luis Rebordinos. Kartelak La Pazen (Bolivia), Lizarran, Caracasen (Venezuela), Donostian eta Lleidan egindakoak dira, eta hainbat inspirazio-iturri dituzte: lehen aldiek ematen duten bertigoa, teknikaren eta pasioaren arteko harremana, maisulan bat aurkitzearen emozioa, txori baten hegaldi librea edo Esther Williamsen filmak.
|
Zuzendari Berriak: VUELA (2)
Egilea: Marco Tóxico
BIOGRAFIA
Marco Antonio Guzmán (La Paz, Bolivia, 1982) boliviarrak disko, liburu eta aldizkarien azalak diseinatu ditu eta irudiak egin ditu prentsarako eta argitalpenetarako. Montrealeko nazioarteko zinema-jaialdiaren kartel ofiziala diseinatu zuen 2014an, eta berak egindako Tuberías 3 kartela Zabaltegi saileko irudi ofizial izateko hautatua izan zen iaz.
DESKRIBAPENA
Kartelak «lehen aldietan sentitzen den bertigoa» irudikatzen du. COW International Design Festivalek hamar irudigile onenen artean sailkatutako artista grafiko boliviarrak dioenez, «filmatzen hastea, sortzen hastea, hein handi batean, hutsera salto egin eta hegan egin ote dezakezun ikustea bezalakoa da».
|
|
Horizontes latinos: UNA MIRADA A TRAVÉS
Egilea: Concepción Domingo Ragel
BIOGRAFIA
Concepción Domingo madrildarra Lizarran bizi da, eta diseinatzaile izateko bokazioa 2009an deskubritu zuen. Orduan hasi zuen bere ibilbide profesionala, Inkice izena erabiliz, eta sari eta errekonozimendu asko jaso ditu, bai Espainian, bai nazioartean.
DESKRIBAPENA
Diseinatzailearen hitzetan, kartel honetan batera ageri zaizkigu «teknika», biraka ari den bobina duen proiektoreak irudikaturik, eta «pasioa», emakume baten ilearen bitartez. Irudiak bi ikuspegi dauzka, bi giza aurpegik irudikatutakoak. «Horiek erdiko begia inguratzen dute, Latinoamerikako zinemarekiko pasioz beteriko begirada kritiko eta originalaren irudia».
|
|
perlak: CAMPO PERLADO
Egilea: Raxel Andara
BIOGRAFIA
Raxel Osbaldo Andara Graterol 19 urteko gazte venezuelarrak hiru FILA sari (Festival Imaginario de Las Artes) irabazi zituen 2014an eta iaz finalista izan zen Ciclo Siete diseinu jasangarriaren lehiaketan. Gaur egun laugarren seihilekoa egiten ari da Caracaseko Andrés Bello unibertsitate katolikoan.
DESKRIBAPENA
Campo perlado kartelak zinemako maisulan bat aurkitzean ikusleak duen sentimendua gogora ekarri nahi du. «Asmoa zinemako perla bat ikusten dugunean izaten dugun sentipena irudikatzea zen. Horrelakoetan, ondo leundutako azalak eta irregulartasun txiki baina interesgarriak sentsazio-multzo batean pilatzen dira», azaldu digu.
|
|
Zabaltegi-Tabakalera: PÁJARO EN EL CIELO
Egilea: Maite Rosende Gutierrez
BIOGRAFIA
Maite Rosendek (Donostia, 1991) horma-pinturako goi-mailako gradu bat egin zuen. Ondoren, ilustrazioa ikastea erabaki zuen eta bere prestakuntza osatu zuen diseinu grafikoa, argazkilaritza eta bideo-edizioa ikasita. Iaz berak egindako kartel bat (Mi horizonte izenekoa) Horizontes Latinos sailaren irudia izan zen.
DESKRIBAPENA
Maite Rosenderen iritziz, Zabaltegi-Tabakalera «sail ireki bat da, eta askotariko proposamen zinematografikoak onartzen dira bertan. Ez dago arau formalik edo gaiaren araberako mugarik» . Hori dela-eta, kartel honetan «hegoak zabaldu eta, libre, hegan egiten hasten ari den txori bat irudikatzen du».
|
|
Culinary Zinema: CALEIDOSCOPIO
Egilea: Antonio Pontí Ibars
BIOGRAFIA
Antoni Pontí Ibars (Lleida, 1966) zinemaren eta publizitatearen arloko diseinu grafikoan, argazkilaritzan, arte-zuzendaritzan eta jantzien diseinuan espezializatua dagoen sortzaile bat da. Artista katalan honek 61. edizioko kartel ofiziala diseinatu zuen (Óptico), bai eta 60. edizioko Horizontes Latinos saileko irudia ere (Latin City).
DESKRIBAPENA
Irudiak sukaldeek berez duten «mugimendua eta erritmoa» biltzen ditu, «bertan, lan-martxa frenetikoa da». Kontzeptu hori irudikatzeko «koloreen, formen eta zaporeen dantza bat» aukeratu da. Horiek antolatzeko ereduen erreferentzia «Esther Williamsen filmetako irudi zenitalak dira», dio Toni Pontík.
|
|
Savage Cinema: INGRAVIDEZ
Egilea: Carlos Mauricio
BIOGRAFIA
Savage Cinema abenturen eta arrisku-kirolen zinemaren saila 2013an sortu zen RedBull Media Houserekin laguntzarekin, eta aurtengo sail horren kartela Carlos Mauricio (Maurix) arte-zuzendari eta diseinatzaile grafiko galiziarrak egin du. Maurix 1998tik ari da mundu osoko konpainia eta estudioentzako lanak egiten.
DESKRIBAPENA
«Kirol-erronkez haratago, hegan egiteaz ari gara, imajinatzeaz, bere inguruarekin bat egiten duen protagonista oso txiki baten arintasunaz», azaldu digu kartelaren sortzaileak. «Aktore/kirolariaren eta ikuslearen arteko muga haustea eta saila jende guztiari irekitzea» da asmoa. «Askotan, sail honetan ekintza handietatik haratago doazen bizi-istorioak kontatzen dizkigute eta aktoreak beraiekin identifikatuta sentitzeko errazak diren egoera eta agertokietan jartzen dituzte.»
|
Atzera-begirakoak
Atzera begirako klasikoaren eta tematikoaren kartelak Donostia Zinemaldiak eta Eurosíntesisek egin dituzte.
The Act of Killing. Zinema eta Indarkeria Globala zikloak mundu guztian gertatzen diren indarkeria-egoeren analisia egiteko laguntza eskaini nahi du hautatutako film batzuen bidez. Zikloaren irudiak Jean-Stéphane Sauvaire zuzendariaren Johnny Mad Dog filmaren argazki batean du oinarria. Bestalde, Jacques Beckerren zikloa dugu. Gerraosteko zinema frantsesaren eta Nouvelle vague edo olatu berriaren artean lotura egiten duen zuzendarietako bat da Becker, eta bere zikloaren kartela Ali Baba et les quarante voleurs (Ali Baba eta berrogei lapurrak) pelikularen filmaketakoa da.
Halaber aurkeztu dira atzera begirakoen klip promozionalak, Morgan Creativos estudioko Carlos Rodríguezek eginak.

AIPAMEN BEREZIAK
Kartel-lehiaketako epaimahaiak, orobat, bost kategorietan aipamen bereziak egitea erabaki du:
Aipamen bereziak – Zuzendari berriak
|
|
|
|
The New, Joanna Stefanowicz
|
Aupa, Jorge de Juan Martínez
|
Hasta dos, Carlos Muñoz Sánchez
|
|
Aipamen bereziak – Horizontes Latinos
|
|
|
|
El horizonte no es plano, Olatz Díaz Fernández
|
Nuevo horizonte, Antoni Pontí
|
Cruz de Fuentes, Petros Voulgaris
|
|
Aipamen bereziak – Perlak
|
|
|
|
Watermelon, Andoni Tebar Gaztambide
|
Ojo de perla, Maite Rosende Gutiérrez
|
Dressing room, Petros Voulgaris
|
Fish, Lena Mozejewska
|
Aipamen bereziak – Zabaltegi - Tabakalera
|
|
|
|
Open Veins, Petros Voulgaris
|
Zabaltegi 6, TGA+
|
Letras, Sathira Imaduwage
|
Zinfinity, Nicolás Saborido Cifuentes
|
Aipamen bereziak – Culinary Zinema
|
|
|
|
Culinary_Zinema_1, TGA +
|
Ardamos, Marco Tóxico
|
Milou, Petros Voulgaris
|
|
Galetako sarreren aurresalmenta
Iaz bezala, salgai dago dagoeneko 64. edizioaren inaugurazio eta amaierako galetako sarrera-kopuru mugatu bat. Zinemaldi ticket-arekin gala bakoitzeko bi txartel har daitezke, gehienez ere. Zinemaldiaren webgunean erosketa egiterakoan, erabiltzaileak frogagiri bat jasoko du. Hori aurkeztuta dagozkion sarrerak jaso beharko ditu Zinemaldi Plazako txarteldegian irailaren 11tik aurrera.

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK
Zinemaldia pertsona eta enpresa askoren lankidetzari eta grinari esker da posible. Besteak beste, hauek:
-
TVE, GAS NATURAL FENOSA eta MOVISTAR +, Zinemaldiaren babesle ofizialak.
-
KUTXABANK, kolaboratzaile ofiziala eta Kutxabank-Zuzendari Berriak sariaren babeslea.
-
AUDI, kolaboratzaile ofiziala eta ibilgailu ofiziala.
-
EUSKO JAURLARITZAREN EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA, INDUSTRY CLUBARI eta EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROARI emandako babesagatik.
-
EUROPA CREATIVA PROGRAMA, EUROPAR BATASUNAREN MEDIA AZPIPROGRAMA, Industry Clubari eskainitako babesagatik.
-
IBERMEDIA PROGRAMA, ZINEMA ERAIKITZEN sailari laguntzeagatik.
-
BASQUE CULINARY CENTER, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
Berlineko jaialdiko CULINARY CINEMA, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
NESPRESSO, Kafe ofiziala eta Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren babeslea.
-
TOKYO GOHAN FILM FESTIVAL, Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren babeslea.
-
RED BULL MEDIA HOUSE, Savage Cinema sailaren antolatzaile laguntzailea.
-
TABAKALERA-KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO GUNEA, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren antolatzaile laguntzailea eta Zabaltegi - Tabakalera Sariaren babeslea.
-
AECID-LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA, Zinemaldiaren laguntzailea.
-
IRIZAR, Zinemira sailaren eta Euskal Zinemaren Irizar Sariaren babeslea.
-
TCM, TCM Zinemaldia Topaketen babeslea.
-
EL DIARIO VASCO, Belodromoko emanaldietan parte hartuko baitu.
-
JAEGER-LeCOULTRE, Zinemaldiaren babeslea
-
KELER, Zinemaldiaren garagardo ofiziala.
-
HISPASAT, Zinemaldiaren babeslea
-
PERRIER JOUËT, Zinemaldiko xanpain ofiziala.
-
EITB, Zinemira ataleko eta Euskal Zinemaren galako laguntzailea.
-
IBAIA eta EPE-APV, Zinemira saileko laguntzaileak.
-
IVAC-CULTUR ARTS (VALENTZIA), EUSKADIKO FILMATEGIA ETA SAN TELMO MUSEOA, The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala zikloaren laguntzaileak.
-
ESPAINIAKO ZINEMATEKA, Jacques Becker zikloaren antolatzaile laguntzailea.
-
SGAE FUNDAZIOA, Made in Spain sailaren laguntzailea.
-
ORONA FUNDAZIOA, Zinemaldiaren eta Orona sariaren babeslea.
-
EROSKI, Zinemaldiaren laguntzailea.
-
Honako hauei ere eskerrak eman nahi dizkiegu beren laguntzagatik: GRUPO SADE, MAC, RAMIRO MATA, DISDIRA eta FNAC.
-
DONOSTIA EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA 2016, Zinemaldiaren laguntzailea eta The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala zikloaren antolatzaile laguntzailea.
Eskerrak, halaber, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietate Anonimoaren Administrazio kontseiluko kideei: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella
Argazkia: Karlos Corbella