Zinema Eraikitzen ekimenak, Donostia Zinemaldia eta Toulouseko zinema jaialdiko hitzordu bikoitzak, 30. deialdirako proiektuak aurkezteko epea zabaldu du.
Ekimenaren helburua da postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dira.
Zinema Eraikitzen ekimenak Latinoamerikako produkzio nabarmenak bukatzen eta hedatzen lagundu du. Zinema Eraikitzenen (Donostia) azken hiru ediziotan aurkeztu diren zenbait pelikulek – esaterako, Alejandro Fernández Almendrasen Matar a un hombre eta Aquí no ha pasado nada, Benjamín Naishtaten Historia del miedo, Jayro Bustamanteren Ixcanul, Sergio Castroren La mujer de barro, Ana Katzen Mi amiga del parque edo Pepa San Martínen Rara– Berlin, Rotterdam eta Sundance-ko nazioarteko zinema jaialdi garrantzitsuetan parte-hartu dute, eta sariak lortu dituzte.
Zinema Eraikitzen 30 eta Europa–Latinoamerika V. Koprodukzio Foroa egun berberetan izango dira, horrela, sinergia profesionalak sortzeko eta koprodukzioak nahiz filmen nazioarteko zirkulazioa bultzatzeko.
Zinema Eraikitzen Industriaren saria. Daniel Goldstein SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko da.
CACI / Ibermedia TV Zinema Eraikitzen Saria, Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du, Ibermedia Programaren bitartez. Saria hain zuzen, filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 25.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 15.000 USDrengatik (dokumentala).
HELBIDE HONETARA BIDALI:
Harremanetarako:
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C Postproduction training program, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Ministère des Affaires Étrangères, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.