"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur Donostia Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira.
Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa
Martxoaren 1etik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.692 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.
Herritarren bozketa honen bitartez (72619 boto jaso dira 6257 erabiltzailerengandik), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Kartel irabazleak maiatzaren 5ean egingo den prentsaurreko batean ezagutaraziko dira, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira. Egun honetan bertan, kartel ofiziala ere ezagutaraziko da, berau parte hartzera gonbidatutako 10 diseinu estudioek eginiko proposamenen artean aukeratua izan da.
Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 10ean egingo da.
Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa