"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur hasiko da Donostia Zinemaldiak antolaturiko onlineko kartel-lehiaketan bozkatzeko epea. Amaieran egon daitezkeen kategoria bakoitzeko 20 finalista posibleetatik 10 aukeratuko dituzte.
Botoa emateko epea martxoaren 15eko 23:00ak arte (GMT+1) irekita egongo da. Herritarrek, kategoria ezberdinetan aurkeztu diren 1.692 kartelen artean, gustukoen dituzten kartelen aldeko botoa emango dute. Kategoriak: Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Horizontes Latinos, Perlak eta Culinary Zinema.
Kartel gustukoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren orri berezian izena ematea: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa, bertan erabiltzaileek botoak sare sozialetan zabaldu eta partekatzeko aukera ere izango dute. Erabiltzaile bakoitzak saileko eta eguneko boto bakarra eman ahal izango du.
Epaimahai berezi batek kartel irabazleak hautatuko ditu boto gehien jaso eta Zinemaldiak aukeratu dituztenen artean, eta sariak zozketatuko dira atal bakoitzeko kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen artean (guztira bost irabazle izango dira eta bakoitzak hamar saioko zine-abonu bana eta Zinemaldiaren 64. edizioaren argitalpen-lote bana jasoko du).
Oraingoan online lehiaketatik kanpo geratuko da kartel ofiziala. Azken hori parte hartzera berariaz gonbidaturiko 10 diseinu-estudiok aurkezturiko proposamenen artean aukeratuko da.
Kartel irabazleak hautatzeko, atal bakoitzean herritarrek gehien bozkatutako 10 kartelak aukeratuko dira aldez aurretik.
Donostia Zinemaldiak atal bakoitzeko beste hamar kartel aukeratzeko eskubidea izango du, harik eta sail bakoitzeko gehienez 20 finalista izan arte. Horretarako epemuga 2016ko martxoaren 17a izango da.
Finalista horien artean epaimahai batek hautatuko ditu sail bakoitzeko irabazleak eta beren izenak Donostia Zinemaldiak maiatzaren 6an antolatuko duen prentsaurreko batean ezagutaraziko dira.
Lehiaketaren irabazleak edo irabazleek 1.000 euro garbi jasoko dituzte sail bakoitzeko karteleko.
Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: