Irekita dago 29. Zinema Eraikitzen ekimenean proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko zinema-jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.
Ekimenaren helburua honako hau da: postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako ekoizpeneko film luzeak bukatzen laguntzea. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film aurkeztuko dituzte profesional talde baten aurrean, amaitzen, banatzen eta zinema-jaialdietan estreinatzen lagun dezaten.
Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du talentu berriak ezagutarazten eta azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta merkaturatzen. Beste hainbaten artean, Gloria (Sebastián Lelio), Pelo Malo (Mariana Rondón), Matar a un hombre (Alejandro Fernández Almendras), Ixcanul (Jayro Bustamante), Desde allá (Lorenzo Vigas) edota Eva no Duerme (Pablo Agüero).
Zinema Eraikitzen ekimen errotua da eta funtsezko hitzordu bilakatu da Atlantikoko bi aldeetako produktoreentzat eta industriako kideentzat.
SARIAK
Zinema Eraikitzen saileko 29. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
INSKRIPZIOA
Izena on line eman nahi izatera, hemen duzu formularioa: http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php
FILMEN IZENA EMATEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2015EKO URTARRILAK 20
HAUTAKETA
Hautaketa martxoaren hasiera aldera jakinaraziko dute
Hautatuz gero:
HARREMANANETARAKO
Inskripzioak
Esther Saint-Dizier
arcalt31@orange.frProfesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.m.k@orange.fr
Cinélatino, Rencontres de Toulouse
11-13 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse
T: 00 33 561 32 98 83
arcalt31@wanadoo.fr
eva.m.k@orange.fr
www.cinelatino.com.fr
Donostia Zinemaldia
T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Programa Ibermedia, CACI (Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión, y con la colaboración de Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Cetim, Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toul
Ondorengoen babesarekin