Pribatutasun-politika honen helburua Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera dituzun eskubideei eta legedi nazional aplikagarrian xedatutakoari buruzko informazioa ematea da, baita zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun argitzea ere. Zure datu pertsonalak tratatzeari buruzko zalantzaren bat baldin baduzu edo zure eskubideak gauzatu nahi badituzu, honako hauekin jar zaitezke harremanetan: privacidad@sansebastianfestival.com.
1.- Nor arduratuko da tratamenduaz?
DONOSTIA ZINEMALDIA
Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1 - 2. solairua
Donostia (Gipuzkoa)
IFK: A-20219283
TELEFONOA: 943-481212
HEL. ELEK.: ssiff@sansebastianfestival.com
2.- Nola jasotzen ditugu zure datuak?
DONOSTIA ZINEMALDIAREN webgunearen bidez eskuratu daitezkeen formularioetan eskatutako datuak, oro har, nahitaezkoak dira (dagokion eremuan kontrakoa adierazten ez bada), finkatutako helburuak betetzeko. Beraz, ematen ez badira edo zuzenak ez badira, ezingo zaie eskaera horiei erantzun.
3.- Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?
Erabiltzaileak egiten duen eskaeraren eta kasu bakoitzean betetzen duen formularioaren araberako datu pertsonalak tratatuko dira: izena, abizenak, jaiotze-data, herrialdea, helbidea, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, nazionalitatea, sexua, argazkia, NANa, sinadura digitala, datu akademikoak.
4.- Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
ZINEMALDIAK erabiltzailearen eskaeren eta kasu bakoitzean betetako formularioaren arabera tratatuko ditu jasotako datu pertsonalak, honako helburu hauetarako:
- Webguneko nabigazioa kudeatzeko.
- Zinemaldiko newsletterrerako harpidetza eta horren ondorengo bidalketa kudeatzeko.
- Erabiltzailearen erregistroa kudeatu eta zu «erabiltzaile erregistratu» gisa identifikatzeko.
- Filmen izen-ematea eta taldeen datuen tratamendua kudeatzeko, informazioa webgunean eta dagozkion katalogoetan argitaratzeko.
- Akreditazioen izapidetzea eta bertaratuko direnen zerrendak Zinemaldiko gidetan eta webguneko akreditatuentzat erreserbatutako eremuan argitaratzea kudeatzeko, baita horiei informazioa, jakinarazpenak, deialdiak eta/edo oharrak bidaltzeko ere.
- Zinemaldiko lan-poltsaren parte izateko hautagaien eta/edo praktikak egiteko izen-ematea kudeatzeko.
- Gazteriaren Epaimahaiaren parte izateko hautagaien izen-ematea kudeatzeko.
- Zinemaldiak iragarritako kanpainei lotutako lehiaketa, zozketa edo promozioetan parte hartzea kudeatzeko, betiere zure baimen berariazko eta informatuarekin
- Merkataritza elektronikoko jarduerak egiteko, kasuan-kasuan, ordainpeko zerbitzuak eskainiz, betiere zure baimen berariazko eta informatuarekin.
- Zuk eskuratutako produktu eta/edo zerbitzuen kobrantza kudeatzea, horretarako kontratatutako ordainketa-pasabideen bidez. Ematen duzun finantza-informazioa pasabide horietan gorde ahal izango da, aurrerantzean ordainketa gehiago egitea errazteko.
- Bezeroaren Arreta Zerbitzua kudeatzeko.
- Erabiltzaileen eskaera eta kontsulten arreta kudeatzeko.
- Komunikazio eta salaketen kanal etikoa kudeatzea.
- Azterketa estatistikoak eta profilen kudeaketari buruzkoak egiteko.
- Emandako zerbitzuen kalitateari buruzko inkesten eta/edo ebaluazioen gauzatzea kudeatzeko.
- Datuak jasotzeko formularioko legenda eta/edo baldintza berezietan espezifikoki adierazitako beste edozein helburutarako
- Lege, erregelamendu edo legedi aplikagarrien bidez ezarritako eginbeharrak betetzeko.
5.- Datuak tratatzeko zilegitasuna.
Datuak tratatzeko lege-oinarria eskatutako zerbitzuak ematea da. Aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren datuak tratatzeko erabiltzailearen baimena behar bada, baimenik gabe ez dira tratatuko. Era berean, erabiltzaileak edozein tratamendu egiteko baimena erretiratuz gero, horrek ez die aurretik egindako tratamenduei zilegitasuna kenduko.
Aipatutako baimena baliogabetzeko, erabiltzaileak ZINEMALDIAREKIN harremanetan jarri ahal izango du, honako kanal hauen bidez: ZINEMALDIRA idazki bat zuzenduz (TABAKALERA, Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua, 20012 Donostia) edo mezu elektroniko bat bidaliz (privacidad@sansebastianfestival.com). Bi kasuetan, «Datuen Babesa» erreferentzia idatzi beharko du.
6.- Zenbat denbora emango dute datuek gordeta?
Zure datuak erabiltzaileak egindako eskaerei erantzuteko behar adina denboraz gordeko dira, betiere ezabatzeko eskatzen ez badu, baita kasu bakoitzean, datu moten arabera, dagozkion eginbeharrak betetzeko behar adina denboraz. Curriculumaren kasu zehatzean, datuak gehienez ere hiru urtez gordeko dira, interesdunak kontrakoa adierazten ez badu.
7.- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zinemaldiak ez die jasotako datu pertsonalei buruzko informaziorik ematen hirugarrenei, honako hauek salbu:
- Datu pertsonalak eta ordainketa-bitartekoen datuak, kreditu-txartelen enpresei, bankuei eta enpresei eman behar bazaizkie, erabiltzaileak egindako izen-emateekin eta erosketekin lotutako transakzioak egiteko.
- Hotelek eta bidaia-agentziek ostatuen eta bidaien erreserbak kudeatzeko eskatutako datu pertsonalak.
- Hirugarren enpresek Zinemaldiak akreditatuei eskainitako zerbitzu bat emateko eskatutako datu pertsonalak.
- Espreski jakinarazteko edo emateko baimendu diren datu pertsonalak
- Indarreko legediaren, epaile baten edo agintaritza eskudun baten aginduz nahitaez eman behar diren datu pertsonalak.
Nolanahi ere, indarreko araudian xedatutakoari jarraituz, ZINEMALDIAK behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak bakarrik jakinaraziko ditu, eta horien hartzaile izango diren hirugarrenek eskatutako zerbitzua emateko bakarrik tratatu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak.
Aurretik zehaztutako kasuetatik kanpo, ZINEMALDIAK ez dizkie hirugarrenei datu pertsonalak inola ere ematen edo jakinarazten.
8.- Erabiltzailearen erantzukizuna
Erabiltzaileak adinez nagusia edo, kasuan-kasuan, legez emantzipatua dela, gaitasun osoa duela eta ZINEMALDIARI emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla bermatzen du. Ondore horietarako, erabiltzailea da jakinarazten dituen datu guztien egiazkotasunaren erantzulea, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta izango du, bere benetako egoerarekin bat etor dadin. Halaber, hori eginez gero, bere datuak jasotzen dituzten hirugarrenei, datu horiek sartu aurretik, dokumentu honetan adierazitako alderdiei buruzko informazioa eman diela bermatzen du.
9.- Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
ZINEMALDIARI idazki bat bidal diezaiokezu (TABAKALERA, Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua, 20012 Donostia) edo mezu elektroniko bat bidali (privacidad@sansebastianfestival.com), bi kasuetan «Datuen Babesa» erreferentzia jarrita eta zure nortasun-agiriaren edo pasaportearen kopia bat erantsita –indarrean egon behar dute–, edozein unetan eta doan, honako honetarako:
- Emandako baimenak baliogabetzeko.
- ZINEMALDIA dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari den jakiteko.
- Zure datu pertsonalak eskuratzeko.
- Datu okerrak edo osatugabeak zuzentzeko.
- Zure datuak ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
- ZINEMALDIAK datuen tratamendua mugatzeko, datuak babesteko araudian finkatutako baldintzaren bat betetzen bada.
- Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko.
Azkenik, zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein erreklamazio egiteko Datuak Babesteko Espainiako Agentziara eta gainerako erakunde publiko eskudunetara jo dezakezula jakinarazten dizugu.
10.- Segurtasun-neurriak
ZINEMALDIAK zure datuak beti modu erabat konfidentzialean tratatu eta horien gaineko sekretutasun-eginbeharra beteko du, araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Horretarako, teknologiaren egoera, gordetako datuak zein motatakoak diren eta zein arriskuren pean dauden aintzat hartuta, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek alteratzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu.