Webgune hau DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA sozietatearena da. Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute sozietate hura, zati berdinetan.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA sozietate anonimo bezala sortu zen 1990eko abenduaren 21ean, eta sortu zenetik ez da bere izen soziala aldatu.
Bere egungo helbidea honako hau da: Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua TABAKALERA, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa - Donostia/San Sebastián.
Bere helburu soziala eta gaur egungo jarduera urtero Donostiako Zinemaldia antolatzea da, baita hedapen zinematografikorako beste agerpen eta jarduera batzuk sustatzea, sortzea eta gauzatzea ere.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF - www.fiapf.org) onartuta dago, lehiazko zinema-jaialdien kategoriaren barruan.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.
Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen gure enpresaren identifikazio-datuak:
Sozietatearen izena: DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA
IFZ / IFK: A-20219283
Sozietatearen egoitza: Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua 20012 - Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa, Espainia)
Telefonoa: +34 943 481 212
Helbide elektronikoa: ssiff@sansebastianfestival.com
Jabetza intelektuala
Zinemaldiaren webguneko (www.sansebastianfestival.com) jabetza intelektualaren eskubideak, iturburu-kodea, testuak, diseinu grafikoak, irudiak (hirugarrenek emandakoak izan ezik), argazkiak, animazioak, soinuak, nabigazio-egitura, datu-baseak eta edukiak DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresaren jabetza dira, eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legediak babesten ditu. Edukiak erreproduzitzea, guztiz edo zati batean argitaratzea, merkaturatzea edo eraldatzea, espresuki baimendu ez bada, legeak babesten dituen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzea da.
Erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo ez baditu betetzen DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak ekintza administratibo, zibil eta penal guztiak gauzatu ahal izango ditu.
Hainbat helburu betetzeko garatu da www.sansebastianfestival.com webgunea: enpresaren eta enpresak antolatutako jarduera guztien inguruko informazioa eta dokumentazioa ematea; proposatutako jarduerak jarraitzeko eta horietan parte hartzeko erraztasunak ematea; enpresak ematen dituen zerbitzuetarako sarbidea ematea eta zerbitzu horiekin lotutako tramiteak egiteko aukera eskaintzea.
Erabiltzaile izaera hartzen du www.sansebastianfestival.com webgunean sartzen den pertsonak. Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materiala norberarentzat eta era pribatuan erabili ahal izango du bakarrik, eta debekatuta daude erabilera komertzialak aldez aurretik idatzizko baimenik ez bada behintzat. Erabiltzailea izango da www.sansebastianfestival.com webguneko orrialdeetako informazioa, datuak eta edukiak eskuratzearen eta erabiltzearen erantzule bakarra. Zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta debekatuta dago horiek legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. Erabiltzaileak hemen zehaztutako erabilera-baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak eskubidea izango du edukiaren zati bat, konfigurazioa, aurkezteko modua, zehaztasunak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo kentzeko, alde bakarrez eta erabiltzaileari aurrez ezer jakinarazi beharrik gabe. Era berean, erabilera-baldintza hauek edo www.sansebastianfestival.com webgunean jasotako beste edozein baldintza aldatzeko eskubidea ere izango du.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak ez du bermatzen webgunera sartzeko akatsak egongo ez direnik, ez eta edukia egokia izango denik edo behar bezala eguneratua egongo denik ere. Edonola ere, ahal duen guztia egingo du akats horiek saihesteko, konpontzeko edo eguneratzeko.
Webguneko zerbitzuetako batzuk jasotzeko, ezinbesteko baldintza izan daiteke erabiltzaileak bere burua erregistratzea, hori egiteko formularioa betez. Kasu horretan edo zerbitzuetako bat eskuratzeko datu pertsonalak ematen direnean, datuak babesteko legean xedatutakoa beteko da, bai datuak biltzeko garaian, bai haiek tratatzerakoan.
Erabiltzaileak arduratu beharko du erabiltzaile-izena eta sartzeko gakoa (edo pasahitza) baimendu gabeko hirugarrenen aurrean babesteaz.
Erabiltzaile-izena eta sartzeko gakoa erabiliz www.sansebastianfestival.com webgunean egindako erabilera ororen erantzukizuna erabiltzailearena izango da. Erabiltzailea ohartzen bada bere erabiltzaile-izena edo sartzeko gakoa baimenik gabe erabili edo jakinarazi direla, arren eskatzen diogu berehala guri horren berri emateko, web2@sansebastianfestival.com helbidera idatziz.
ZINEMALDIAREN marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztiak jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere. Babes horren barruan sarreren salmenta sartzen da. ZINEMALDIAK bere sarrerak esklusiboki merkaturatzen ditu, eta espresuki debekatuta dago baimendu gabeko hirugarrenek berriz saltzea, merkaturatzea eta/edo banatzea, edozein modutan dela ere eta/edo edozein bitarteko erabiltzen dituztela ere, horren barruan salmentak sustatzeko opariak, dirua biltzeko kanpainak, zozketak eta edozein motatako merkataritza-sustapenak sartuta, baina ez horiek bakarrik. ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.
Baldintza hauek interpretatu eta aplikatzean edo webgunea erabiltzean edozein desadostasun edo eztabaida sortzen bada, DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak eta erabiltzaileak zera adosten dute: izan lezaketen beste edozein eskumeni espresuki uko egitea eta auzia DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak egoitza duen lurraldeko epaitegi eta tribunal eskudunen esku uztea.