"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak nola Zinemaldiarekin lotutako pertsonei (langileak, akreditatuziodunak eta gonbidatuak) hala aretoetara joaten diren ikus-entzuleei eskatzen die partekatzeko eta sustatzeko zero tolerantzia izatea edozein jazarpen edo eraso fisiko, sexual, psikologiko edo hitzezkorekin, bai eta Zinemaldiaren jardueraren esparruan larderia, laidoa, umiliazioa edo liskarra eragiteko arriskua dakarren (eta horrenbestez, arbuiatzekoa den) edozein jokabiderekin ere.
Zinemaldian egoera bortitzik edo deserosorik bizi edo ikusten baduzu, abisatu Zinemaldiko arreta-zerbitzuaren bidez (677 608 653), eta lantaldeko pertsona bat arduratuko da zuri arreta emateaz eta gertaerak entzuteaz, horretaz hitz egiteaz eta zer gertatu den eta zer egin nahi den baloratzeaz. Zinemaldiak sortu duen laguntza-zerbitzu bat da, eta horren medioz, konfidentzialtasuna bermatuko da, zerbitzura jotzen duten pertsonen borondatea errespetatzeaz gain. Zinemaldiak kanal horretatik iristen diren salaketa guztiak hartu, informatu, bideratu eta laguntzeko konpromisoa hartzen du.
Zinemaldiak sexu-jazarpenaren eta sexu-abusuaren aurkako protokolo propioa du, eta neurri egokiak hartuko ditu ustezko erasoa gauzatu duen pertsonarekin.
Donostia Zinemaldiko arreta-zerbitzua: 677 608 653