"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Javier Suárez (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia) kazetari gastronomikoa da, Donostia Zinemaldia estaltzen duena 2014az geroztik hona.
2017an gastronomian espezializatzea erabaki zuen eta, horretarako, gastronomia-kritikari gisa trebatu zen Julia Pérez Lozanok eta José Carlos Capelek zuzendutako GastroActitud atari digitalaren bidezko ikastaroan.
Gaur egun Por Fogones atala gidatzen du Canarias Ahora egunkari digitalean (ElDiario.es plataformako eskualde-saila) eta GastroUD irratsaioa zuzentzen du UDRadion (Unión Deportiva Las Palmas Lehen Mailako futbol-taldearen irrati-etxe ofiziala).
Kanaria Handiko Kabildoarekin noizbehinka aritzen da, gainera, lankidetzan Gran Canaria Me Gusta markaren bidez, baita Kanarietako Gobernuarekin ere Volcanic Xperience markaren medioz. Gainera, Kanariar Uharteetan hainbat ekitaldi espezializatu antolatzen eta aurkezten ditu, baita Madrid Fusión eta Salón Gourmet ekimenak ere.