"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irene Escolarrek (Madril) 22 filmetan eta 30 antzezlanetan parte hartu du, nola Espainiako hala Europako zuzendari onenetako batzuekin.
Zinema-alorrean, bere lehen rol protagonista Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, Zinemira, 2015) filmean izan zen, eta Irizar Sariaren aipamen berezia eman zion lan horrek Donostia Zinemaldian, baita emakumezko aktore berri onenaren Goya ere. Penélope Cruz eta Antonio Banderas protagonista dituen Competencia Oficial (Gastón Duprat, Mariano Cohn, Perlak, 2021) filmean lan egin ondoren, Tenéis que venir a verla (Jonás Trueba, Made in Spain, 2021) eta Las chicas están bien (Itsaso Arana, Made in Spain, 2022) filmetan parte hartu zuen (Karlovy Varyko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean egon zen Aranaren film hori). Hona hemen Escolarren partaidetza izan duten beste zenbait lan: El séptimo día (Carlos Saura, Made in Spain, 2003), Los girasoles ciegos (José Luis Cuerda, 2007) eta Bajo la piel de lobo (Samu Fuentes, Zinemira, 2017).
Bere bestelako proiektuei dagokienez, nabarmentzekoak dira Escenario 0 proiektua (Escolar bera da, Bárbara Lennierekin batera, antzezlea, sortzailea eta ekoizle exekutiboa), eta Dime quién soy telesaila (protagonista nagusia da hor), 2020ko Zinemaldian estreinatua (Movistar Gala).
Bere azken lanen artean, Pascal Rambert antzerki-zuzendari ospetsuak zuzendutako Finlandia antzezlana, Clara Roquetek Disney+ plataformarako zuzendutako Largas Sombras telesaila, Las abogadas telesaila eta Lois Patiñok zuzendutako Ariel filma daude.
2019an Madrilgo Erkidegoko Antzerki Saria eskuratu zuen. Radio Nacional de Españaren Ojo Crítico saria ere jaso du, hiru aldiz izendatu dute Valle Inclán sarietarako, eta Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdian urteko interpretaziorik onenaren saria jaso du joan den irailean.