GIZARTE-GAIEI BURUZKO FILM LABUR ONENAREN LOTERIAK SARIAREN ARAUDIA
Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1 - 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com), informazio xehatua ageri da eta, horrez gain, Donostia Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak daude.
FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE DONOSTIA SAN SEBASTIAN SA Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF - www.fiapf.org) onartuta dago, lehiazko zinema-jaialdien kategoriaren barruan.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioa Donostian egingo da, 2024ko irailaren 20tik 28ra bitartean.
Gizarte-gaiei buruzko film laburren lehiaketa Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado SME SA erakundeak (Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak) eta Donostia Zinemaldiak batera antolatzen duten ekimen bat da, eta helburu du mezu positiboak eta itxaropentsuak zabaltzea ikus-entzunezkoen bidez. Aberastasuna birbanatzea, desberdintasunak ezabatzea eta justizia soziala sustatuko dituzte mezuok, eta aipatu erakundearentzako eta Donostia Zinemaldiarentzako lehentasunezko interesekoak diren gizarte-gaiekin eta talde kalteberekin lotuta egongo dira. Hona hemen gaiak:
Aukeratutako film labur guztiak bi Estatuko Loteriak eta Apustuak sarietako bat irabazteko lehiatuko dira. Lehen sailkatuak 10.000 euroko saria irabaziko du eta bigarren sailkatuak, berriz, 5.000 eurokoa.
Estatuko Loteriak eta Apustuak sariak erabakiko dituen epaimahaia Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak aukeratuko dute, eta ikus-entzunezkoen arloko eta gizarte-arloko hiru ordezkarik osatuko dute.
Saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.
Estatuko Loteriak eta Apustuak sariak emateko ekitaldian ezagutaraziko eta proiektatuko dira bi film labur irabazleak, Donostia Zinemaldiaren esparruan.
Sari bat jaso duten filmen ekoizleek edo ordezkariek film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan saria aipatzeko, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Donostia Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Logotipoa gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri egongo da Donostia Zinemaldiaren webgune ofizialean: https://www.sansebastianfestival.com/eu/
Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundearen film laburren lehiaketaren lehen hautaketan izena emandako film laburren onarpena apirilaren 30an hasiko da, eta ekainaren 17an amaitu.
Izena emateko prozesua Donostia Zinemaldiaren web-orriaren bidez egingo da, online.
Baldintza hauek betetzen dituzten film laburrek parte hartu ahal izango dute sailean:
Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira. Donostia Zinemaldiak, bere kargura, euskarako, gaztelaniako eta/edo ingeleseko azpititulu elektroniko osagarriak jarriko dizkie. Horretarako, film laburraren behin betiko jatorrizko bertsioaren DVDa edo esteka beharko da.
Saria onartzeak honako hau esan nahi du:
Erregelamendu hau onartzea.
Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web-orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com/eu/.
Donostia Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Donostia Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2024ko abuztuaren 1a baino lehen.
Donostia Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Donostia Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Donostia Zinemaldiaren programaziotik kendu.
Donostia Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki iragartzen duen arte.
Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez Zuzendaritza Batzordea soilik arduratuko da.
Prentsa buletinak, Donostia Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendariaren biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2024ko abuztuaren 1a baino lehen.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Donostia Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.
Hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian proiektatuko diren azken kopiak bidali beharko dituzte, Zinemaldia hasi baino 10 egun lehenago (2024ko irailaren 20a), Zinemaldiko Filmen Sailak emango dion online plataformaren bidez.
Parte hartzeko onartutako formatuak DCP (Digital Cinema Package) eta PRORES edo DNxHD fitxategi digitalak dira. Ez da formatu analogikorik onartuko. Parte-hartzaile guztientzat eskuragarri dago SSIFFen zehaztapen teknikoen dokumentu ofiziala.
Materialei buruzko edozein kontsulta Zinemaldiko sail teknikora bidal daiteke (tecnica@sansebastianfestival.com).
Donostia Zinemaldiaren industria-saila arduratuko da akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak, filmak bideotekan ikusteko aukera barne, betiere ekoizleek horretarako baimena eman ondoren.