Casa Wabi diziplinarteko proiektu bat da, ideia-trukea sustatzeko jomuga duena, hainbat diziplinatako artisten arteko elkarrizketa irekia eta konstruktiboa sustatuz. Fundazioak Puerto Escondido hirian du egoitza, Oaxaca Estatuan, Ozeano Bareko kostaldean, Mexiko Hiritik 800 km hegoaldera.
Mendien eta itsasoaren artean dago, eta nola fundazioa hala instalazioak Tadao Ando arkitekto japoniarrak diseinatu zituen. Instalazioak –2014an Bosco Sodi artista mexikarrak sortuak– honako hauez osatuta daude: erabilera anitzeko gela bat, sei logela-estudio, 15 hektareako eskultura-lorategi bat, eta hainbat pabiloi.
Escine-Escuela Superior de Cine Mexiko Hirian kokatutako zinema-prestakuntzarako proiektu bat da, interes artistikoak dituzten gazteentzako topagune bat, ikasi eta ikertu dezaten. Zinemagile, animatzaile eta artista bisualen hazkundea bultzatzeko gune honek ikus-entzunezko artearen alorreko ikuspegi integrala ematen die horiei, ezagutza-trukearen medioz errealitate artistiko berriak sortzeko gaitzeaz gainera.
Kontuan izanik zenbateraino garrantzia duen Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako eta Europako zinema-industriarako topagune gisa, eta jakinda, halaber, garapen-fasean dauden proiektuak aurkezten direla Industria Sailean, inportantetzat jotzen dugu etorkizuneko zinema-proiektuen bilakaeraren parte izatea.
Casa Wabi-Escine Sariaren helburua Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza bultzatzea da, zinema-industriaren esparruan. Horretarako sortu da sari hau, eta honako kondizio hauek izango ditu:
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren esparruan (2024ko irailaren 23, 24 eta 25ean, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan) emango dio ordezkari batek Casa Wabi-Escine Saria hautatutako proiektuetako bati.
Casa Wabi-Escine Saria bost asteko egonaldi artistiko batean datza, Casa Wabi egoitzan (Mexiko); Ikusmira Berriak ekimenean edo Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako zuzendari baten lehen edo bigarren film luze baten garapenean oinarrituta dago egonaldi hori. Hona hemen egonaldiaren helburu nagusiak:
Onuradunak kultura-trukerako proiektu bat garatu beharko du inguruko komunitateekin. Proiektu horretarako, Casa Wabi Fundazioak artistak aldez aurretik aurkeztutako aurrekontu bat esleituko du, eta Fundazioak onartu egin beharko du proiektu hori.
Proiektua ekoizten amaitu ondoren, sariaren hartzaileak Casa Wabi-Escine Sariaren erreferentzia bat barne hartu beharko du behin betiko kopiaren kredituetan:
Onuradunak proiektuaren garapenari buruzko informazioa emango die Casa Wabiri eta Escineri, bai eta erakusketari eta ibilbideari buruzko informazio erabilgarria ere (jaialdietan hautatuak izan ote diren, saririk jaso ote duten, estreinaldiak, etab.).
Onetsitako egonaldiak hilabete eta erdiko iraunaldia izango du eta 2025. urtean zehar gauzatuko da Casa Wabi bungalowetako batean, Puerto Escondido hirian.
Saria proiektu irabazlearen zuzendariari bakarrik emango zaio. Proiektu irabazlea pertsona batek baino gehiagok zuzentzen badute, guztiek izango dute egonaldirako eskubidea.
Casa Wabi Fundazioak nazioarteko aire-garraioa –turista-klasekoa– eskainiko die onuradunei beren bizilekutik Mexiko Hirira eta alderantziz joateko (gehienez 1000 USD) eta tokiko aire-garraioa Mexiko Hiritik Casa Wabira (Puerto Escondido hirian).
Egonaldi bakoitzak logela pribatu bat, erabilera anitzeko gela bat, liburutegia, WiFi, ikasteko espazioa, hiru otordu egunean eta 500 USDerainoko aurrekontua eskaintzen du proiektu komunitariorako.
Araudi hau modu batean baino gehiagotan interpretatuz gero, Casa Wabik eta Escinek elkarrekin ebatziko dute sortutako desadostasuna eta gaztelaniazko testua izango da aplikatzekoa.