"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikusmira Berriak programak garapen-fasean dauden ikus-entzunezkoen proiektuak onartzen ditu.
Aurkeztutako proiektuak edozein iraupenekoak izan daitezke (luzemetraia, film laburra, film ertaina) eta ez dago gaien araberako mugarik (fikzioa, ez-fikzioa, etab.)
Proiektuak honako kategoria hauetako baten bidez inskribatu behar dira:
Ezin da proiektu bat hainbat kategoriatan inskribatu.
Eskatzaileek ONLINE INPRIMAKIA BETE BEHAR DUTE 'INSKRIPZIOA' ATALEAN, eta honako eduki hau duen dosier bat erantsi behar dute (pdf bakarra):
Dosierraren hizkuntza:
Eskatzaileek aldez aurretik lan bat edo gehiago zuzendu badituzte, online ikusteko estekak sartu beharko dituzte inprimakiko 6. puntuan.
2025eko egonaldirako inskribatutako proiektuak onartzeko epea 2024ko irailaren 2an amaitzen da, 23:59an - (CET)
Zinematografia-esparruko profesionalek osatutako aurretiko hautaketa batzorde batek aurkeztutako materialean oinarritutako lehen aukeraketa bat egiten du.
Tabakalera, Donostia Zinemaldia eta Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatutako Ikusmira Berriak programako hautaketa-batzordeak behin betiko hautaketa egiten du.
Hautatutako sei proiektuak 2024ko azaroan jakinaraziko dira. Parte hartze baldintzak onartu ondoren, 2024ko abenduaren hasieran hautatutako proiektuak iragarriko dira.
Guztira sei egonaldi emango dira.
Kategorietako bat hutsik uztea eta/edo kategoria bati egonaldi bat baino gehiago ematea erabaki dezake batzordeak.
Esleipena egiten denetik, hautatuek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko, eta ezin izango dute aurkeztutako proiektuaren gaia aldatu.
Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du eskatzaile-talde bakoitzeko. Horiek egonaldia lor dezakete, hasieran hautatutako pertsonek beren hautagaitza ezeztatzen badute.