Donostia Zinemaldiak antolatzen du WIP Europa.
Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Zinemaldiaren Webgune ofizialak: www.sansebastianfestival.com informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidentea. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendaria José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioan (F.I.A.P.F. www.fiapf.org) onartuta dago, «Lehiatzeko zinema-jaialdiak» kategorian.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioa Donostian egingo da, 2024ko irailaren 20tik 28ra bitartean. WIP Europa, berriz, irailaren 23tik 25era artean bilduko da.
WIPs Europa-ra aurkezten diren filmak Donostiako Zinemaldiko hautespen – batzordeak aukeratuko ditu.
WIP Europa Saria, 10.000 euro gordinekoa, WIP Europa Industria Sariaren irabazle den film beraren ekoizle nagusiari emango zaio, banku transferentzia bidez.
WIP Europa Saria honako xede hau du: Europako kultur aniztasuna eta zinema-industriaren garapenari ekarpena egitea.
WIP Europa Saria ezingo da eman gabe utzi, ez eta proiektu bati baino gehiagori eman ere.
WIP Europa Saria irailaren 25ean (asteazkenean) jakinaraziko da.
Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek WIP Europa Saria-ren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren Webgune ofizialean
Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.
Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.