Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentzia (CAACI) ikus-entzunezko eta zinemako ekoizpenean espezializatutako nazioarteko agentzia bat da, Iberoamerika eskualdera zuzendutakoa. CAACIren helburua honakoa da: Iberoamerikako herrialdeetako ikus-entzunezkoen esparruan zinematografiaren arloa garatzea, eta bidezko partaidetza baten bitartez, eskualdeko jarduera zinematografikoan integratzea.
Bestalde, Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) Europako 36 herrialdeetako (Europako Herrialdeak, Islandia, Norvegia, Ipar Mazedoniako Errepublika, Montenegro, Serbia, Suitza, Erresuma Batua, Ukrania eta Bosnia eta Herzegovina) zinema eta ikus-entzunezko agentzietako 37 kide biltzen ditu. EFADeko kideek laguntza nazionala ematen dute Europako ikus-entzunezkoen eta zinemaren sorkuntzarako, eta lan europarren Europa eta nazioarteko banaketa eraginkorrerako.
2016ko martxoan Toulousen egin zen EFAD/CAACI batzarreko bukaerako adierazpenean, besteak beste, elkarrekin kogarapenerako sari bat sortzea proposatu zen, hasierako fasean elkarlana bultzatzeko, benetako koprodukzio artistikoen kopurua handitzeko eta Europaren eta Latinoamerikaren artean elkarlan egituratu bat eraikitzeko asmoz. Sari hori zinema-jaialdi handi batzuetako foro profesionalen eremuan eman behar zela erabaki zen.
Donostia Zinemaldia Europako zinema-ekitaldi handienetako bat dela eta bere Industry Clubak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa antolatuz, dagoeneko gure bi kontinenteen arteko gune gisa jarduten duela kontuan hartuz, DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) aurkezteko leku ezin hobea dela dirudi.
Ondorioz, saria 71. Donostia Zinemaldiaren barruan, 2024ko irailaren 23an, 24an eta 25ean, egingo den Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan emango da. Nazioarteko epaimahai batek emango dio Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako proiektu bati.
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) arautuko duten baldintzak honako araudi honetan zehaztuta daude:
1. ARTIKULUA - Araudiaren helburua
DALE! Sariaren bidez, zinema-industriaren arloan Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza bultzatzeko ekarpen bat egin nahi da. Ekarpena kogaparen sari baten bidez gauzatuko da eta sari hori honako baldintzen arabera emango da.
2. ARTIKULUA - Hautapen-irizpideak
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) Koprodukzio Foroan parte hartzeko aukeratutako proiektuetara zuzenduta dago.
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena)aukeratutako proiektuaren garapen-gastuak ordaintzen laguntzeko da.
Proiektuak koprodukzio bat izateko diseinatuta egon behar du, gutxienez Europako eta Latinoamerikako herrialde bana tartean sartuta.
Koprodukzio-bazkide berrien arteko koprodukzio bat izateko diseinatuta dauden proiektuetan arreta berezia jarriko da; hau da, normalean elkarlanean aritzen ez diren Europako eta Latinoamerikako herrialdeetako bazkideen arteko proiektuetan.
Proiektuak lotura berezi bat eduki behar du honekin:
Lotura horren oinarria edozein elementu esanguratsu izan daiteke: gidoiaren eduki kulturala, errodatzeko aurreikusitako kokalekuak, aktore-zerrenda edo talde teknikoa, etab.
3. ARTIKULUA - Onuradunaren konpromisoa
Proiektuaren produkzioa burututakoan, sariaren onuradunak behin betiko kopiako kredituetan honako hau barne hartu behar du:
Logotipoak erakunde horien webgune ofizialetan eskuratu ahal izango dira. Onuradunak proiektuaren amaierari buruzko informazioa emango die EFADi eta CAACIri, baita ustiapenari eta emanaldiei buruzko edozein informazio baliagarria ere (jaialdietarako hautaketa, sariak, antzerki-estreinaldiak, VoDren eskuragarritasuna …)
4. ARTIKULUA - Hautapen-prozedura
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) emango duen ad hoc epaimahaia honakoek osatuko dute: CAACIko ordezkari batek, EFAD elkarteko ordezkari batek eta Donostia Zinemaldiak izendatutako ordezkari batek.
Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da.
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) norentzat izango den 2024ko irailaren 25ean iragarriko da.
5. ARTIKULUA - Saria eta ordaintzeko irizpideak
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), 10.000 eurokoa da. Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.
Saria diru-laguntza ez itzulgarri bat izango da. Ordainketa bakar batean ordainduko da, koprodukzio-kontratu bat eta filmaren egoerari eta aurrerapenei buruzko txosten laburtu bat aurkeztu ondoren.
Baliteke benetan jasoko den zenbatekoa ezberdina izatea, banku-kosturik izanez gero horiek deskontatu egingo baitira.
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), 10.000 euroko zenbateko gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari –partaidetza handiena duenari– entregatuko zaio, banku-txeke, nazioarteko txeke edo banku-transferentzia baten bidez. Eurotan bakarrik ordainduko da.
6. ARTIKULUA - Estatu-laguntzei buruzko arauak
Europako estatu-laguntzei buruzko arauak betetzeko, Europako agintaritzetatik etorriko den sariaren zenbatekoa de minimis laguntzatzat joko da*. Onuradunak jasotako de minimis laguntzaren aitorpena egin beharko du.
7. ARTIKULUA - Gatazken ebazpena
Arau eta araudi hauen interpretazioarekin lotuta sortzen diren zalantza guztiak EFAD elkarteak eta CAACIk batera ebatziko dituzte.
* 1407/2013 EE Erregelamendua (de minimis laguntzari buruzko erregelamendua), 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala