"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Projeto Paradiso Saria 10.000 estatubatuar dolar gordinekoa WIP Latamen aukeratutako balizko filme fikziozko brasildarraren ekoizle naguasiari emango zaio.
Projeto Paradisok, Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoak babesten du saria.
Filme brasildar bat baino gehiago egonez gero, epaimahai batek aukeratuko du filme saritua.
Projeto Paradiso Sariaren irabazleak honako betebehar hauek izango ditu: