"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldian aurkeztutako zortzi filmek 21 kategoriatan jaso dute saria, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak emandako Goya Sarien 38. edizioan.
O Corno, Jaione Cambordak zuzendutako Ikusmira Berriak egoitzako proiektu batek, Sail Ofizialean lehiatu eta Urrezko Maskorra irabazi zuenak, emakumezko aktore berri onenaren saria jaso du (Janet Novás).
Mientras seas tú, el aquí y ahora de Carme Elias, Claudia Pintok zuzendutako filma eta Donostian mundu mailako estreinaldia izan zuenak, film dokumental onentzat hartu dute.
Víctor Ericek Donostia Saria jaso zuen Cannesen Cerrar los ojos filma aurkeztu ondoren eta bere filmari aitortza gizonezko antzeztaldeko aktore onenaren (José Coronado) sariarekin izan du.
La sociedad de la nieve, Veneziako zinema-jaialdia itxi zuen filmak eta Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen filmak 12 Goya jaso ditu: film onena, zuzendaria (J.A. Bayona), gizonezko aktore berria (Matías Recalt), produkzio zuzendaritza (Margarita Huguet), muntaketa onena (Andrés Gil, Jaume Martí), argazki zuzendaritza (Pedro Luque), makillaje eta ile-apaindegi onena (Ana López-Puigcerver, Belén López-Puigcerver, Montse Ribé), jantzien diseinu onena (Julio Suárez), arte zuzendaritza (Alain Bainée), musika original onena (Michael Giacchino), efektu berezi onenak (Pau Costa, Félix Bergés, Laura Pedro), eta soinu onena (Jorge Adrados, Oriol Tarragó, Marc Orts).
20.000 especies de abejas filmak Zinemira inauguratu zuen Berlinen eta Malagan arrakasta lortu ondoren, eta zuzendari berri onenaren, gidoi original onenaren (Estibaliz Urresola) eta emakumezko antzeztaldeko aktore onenaren (Ane Gabarain) sariak jaso ditu.
Aunque es de noche, Guillermo García Lópezek zuzendutako filmak eta Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztua izan zenak Cannesen egon ondoren, fikziozko film labur onenaren saria jaso du.
La memoria infinita Maite Alberdik zuzendutako filmak, Perlak-en hautatua Sundaceko World Cinema Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi ondoren, Iberoamerikako film onenaren Goya saria jaso du.
Azkenik, Anatomie d'une chute, Cannesen Urrezko Palma irabazi ondoren Perlak-en hautatua izan zenak, Europako film onenaren Goya saria jaso du.
Sigourney Weaver aktoreak, 2016ko Donostia Sariak, jaso du Nazioarteko Goya.