"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amaren falta sumatzen duen Mahito izeneko gazte bat bizidunek eta hildakoek partekatzen duten mundu batean murgilduko da. Han, heriotza amaierara iritsi eta bizitzak hasiera berri bat aurkituko du. Hayao Miyazakiren fantasia erdi-autobiografikoa, bizitzari, heriotzari eta sormenari buruzkoa, adiskidetasuna omentzeko sortua.