"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak antolatzen du Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.
Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Zinemaldiaren Webgune ofizialak: www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidentea. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendaria José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioan (FIAPF) onartuta dago, «Lehiatzeko zinema-jaialdiak» kategorian.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioa Donostian egingo da, 2022ko irailaren 22tik 30ra bitartean. XII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, berriz, 2023ko irailaren 25etik 27ra artean bilduko da
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren gaur egungo ediziora aurkezten diren proiektu guztiak Foroko hautaketa-batzordeak aukeratuko ditu, Zinemaldiko zuzendaritza buru dutela, nazioarteko hiru adituk egindako txostenetan oinarrituta.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku transferenzia bitartez.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren sariak honako xede hau du: Europako eta Latinoamerikako kulturaren eta zinema-industriaren garapenari ekarpena egitea.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatu eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria ezingo da eman gabe utzi, ez eta proiektu bati baino gehiagori eman ere.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria 2023ko irailaren 27an (asteazkenean) jakinaraziko da.
Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria-ren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.
Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.
Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.