"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ArteKino International Award, 6.000 eurokoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ArteKino Foundation-ak babesten du saria.
ArteKinoko ordezkari bat Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forora joango da ArteKino International Award ematera.
Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ArteKino International Awardaren, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.
ArteKino International Awardaren irabazleak honako betebehar hauek izango ditu: