"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nest-en XXI. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian.
Nest irailean izango da, Donostia Zinemaldiko 70. edizioan.
Saila horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleen lanak hartu ahal izango dute parte.
Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez (iraila 2021 – iraila 2022).
Ikasleek ezin izango dute euren izenean euren film laburrak aurkeztu. Film laburrak eskolak aurkeztu beharko ditu.
Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira, ingelesezko azpitituluekin.
Izena Internet bidez eman ahal izango da 2022ko ekainaren 1etik 2022ko uztailaren 1era, www.sansebastianfestival.com webgunean.
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:
Nest-eko Hautaketa Batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen, ondorengo formatuetan:
Hautatutako eskola bakoitzak ikasle kopuru jakin batentzako ostatua eta akreditazioa hartzen duen gonbidapena jasoko du.
Zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da , baita filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere, epaimahai lanak egiteko; ahal izanez gero, ingelesez dakitenak.
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.
Hautatutako film laburrak Tabakalerako Medialab artxibora pasatuko dira. Medialab 2008tik sail honetatik igaro diren film laburren katalogazioan ari da lanean.
Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da eta Nest saria banatuko du.
10.000 euroz gordin hornitutako saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.