"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakunde bat da EGEDA, ikus-entzunezkoen ekoizleen interesak, alegia, Jabetza Intelektualaren Legetik eratortzen diren eskubideak, defendatzen dituena Espainian.
Jabetza intelektualeko eskubideak obren ustiapen egokia ahalbidetzen duten tresna dira, etorkizuneko kultura-sorkuntzaren mesedetan. Arte zinematografikoa sortu, garatu eta jendaurrean eskainiko bada, industria bat behar da. Hala, jarduera artistikoa eta industriala den aldetik, zinemagintzak gidoilarien, zuzendarien, antzezleen, musikarien eta abarren ekarpen artistikoaz gain, ekoizleen ekarpen sortzaile eta ekonomikoa ere behar du. Hala, eskubide batzuen titular bihurtzen dira, jabetza intelektualaren eskubideena, hain zuzen, eta horiek euren lanaren ordainsarien zati bat dira, baita ekarpen ekonomikoa berreskuratzeko bide ere.
EGEDA jabetza intelektualaren eskubideen gainean oso aktibo eta erne dago, eta bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkie ordezkari den ikus-entzunezkoen ekoizleei eta, oro har, ikus-entzunezkoen industriari.
Askotariko ekitaldi eta jarduerak zubi, EGEDAk zinema iberoamerikarra sustatu, eta ikus-entzunezkoen merkatua laguntzea du xede.
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa Donostian egingo da, 2022ko irailaren 14tik 24ra. WIP Latam jarduera 2022ko irailaren 19tik 21era egingo da.
EGEDA Platino Industria saria Donostia Zinemaldiaren WIP Latam sailean hautatutako film luze latinoamerikarretatik bat amaitzeko ematen da.
EGEDA Platino Industria saria irabazteko hautagai izango dira WIP Latam sailean hautatutako ekoizpenak.
Zinemaldiaren hautapen-batzordeak, Zinemaldiaren zuzendaritza buru dela, hautatuko ditu WIP Latam sailean aurkeztu diren filmak.
EGEDA Platino Industria saria, 30.000 euro gordinekoa, film hautatuaren ekoizle nagusiari emango zaio banku-transferentzia bidez.
EGEDAk horretarako propio eratutako epaimahaiak erabakiko du EGEDA Platino Industria saria nori eman.
EGEDA Platino Industria saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.
EGEDA Platino Industria saria Industriaren Sariak iragartzeko ekitaldia amaitzean jakinaraziko da, 2022ko irailaren 21ean (asteazkena), eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.
Film sarituaren ekoizpena amaituta, honen hasierako kredituetan, EGEDA Platino Industria sariaren logotipoa eta «EGEDAren eta Platino Industriaren babesarekin» aipamena sartu beharko dira.
Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.
Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.