"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nagusiki Europako produkziokoak diren filmei zuzenduta dago WIP Europa, zeina Glocal in Progress-en bilakaera baita. Aurrerantzean, postprodukzio-fasean dauden Europako film guztiek ere parte hartu ahal izango dute. Gainera, WIP Europak postprodukzio-fasean dauden sei film aurkeztuko dizkie profesionalei, tartean, produktore, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileak, filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzeko.
WIP Europa egitasmorako hautatzen diren filmak WIP Europa Industriaren saria irabazteko hautagai izango dira, eta Industriaren saria irabazten duen filma WIP Europa saria eskuratzeko hautagai izango da.
WIP Europari norabide berria emanda, Zinemaldiak sormenaren eta industriaren aldeko apustua handitu du, eta WIP Latam ekimena eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa direla medio, bi zinemagintzen erreferentziako topagunea izango da.
Harremanetarako: