Nest-en XX. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian.
Nest irailean izango da, Donostia Zinemaldiko 69. edizioan.
Saila horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleen lanak hartu ahal izango dute parte.
Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Ikasleek ezin izango dute film laburren izena eman, eskolak izan behar du.
Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira. Film laburra gaztelaniaz edota ingelesez ez baldin badago, azpitituluak izan beharko ditu bi hizkuntza horietakoren batean.
Izena Internet bidez eman ahal izango da ekainaren 1etik uztailaren 1era, www.sansebastianfestival.com webgunean.
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:
Lotura: Web gune baten lotura emateko aukera egongo da. Horretarako, web gunearen helbidea eta hontara sartzeko pasahitza zehaztu beharko dira izen-emate orrialdean. Murriztutako sarbidea duten plataformak onartuko dira soilik.
Hautatukako film laburrak Tabakalerako Medialab artxibora pasatuko dira. Medialab 2008tik sail honetatik igaro diren film laburrak katalogatzeko ari da lanean.
Nest-eko Hautaketa Batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen, ondorengo formatuetan:
DCP-a Signiant sistemaren bidez bidali ahal izango da, baita pendrive edo disko gogorraren bidez.
Disko gogorrak edo PenDrive-ak EXT2, EXT3 edo NFTSan formateatutak egon behar du. HFS + EXTFAT diskoak baztertuko dira.
Disko gogorrak zinemaldian proiektatuko den filmaren bertsioa soilik eduki behar du.
Proiekzio-kopia bat eta segurtasuneko-kopia bat bidaltzen bada, zein den zein zehaztu behar da.
Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte. Azpitituluen zerrenda erantsi beharko da.
Hautatutako eskola bakoitzak ikasle kopuru jakin batentzako ostatua eta akreditazioa hartzen duen gonbidapena jasoko du. Zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da.
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.
Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da eta Nest saria banatuko du.
10.000 euroz gordin hornitutako saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.