Lehena.- Lehiaketaren helburua eta enpresa babesleak
WIP EuropaIndustria Sariaren helburua da Europako film luze bat bukatzen laguntzea, eta Donostia Zinemaldiko WIP Europa sailean hautatua.
Saria eskuratzeko guztiz Europan eginak diren ekoizpenak izan daitezke hautagai, edo koprodukzioak, baldin eta partaidetza europarrak filmaren produkzio osoaren % 51 gainditzen badu eta oinarri hauen 4. atalean jasotako baldintzak onartzen badira.
Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko eta Espainian banatzeko zerbitzuetan. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L. eta No Problem Sonido.
Bigarrena.- Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak
WIP Europa Industria Sarirako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.
Hirugarrena.- Filmak hautatzeko prozedura eta sari-banaketa
Hautatutako filmen artean, sari honen enpresa babesleetako bakoitzeko (lehen atalean aipatuak) ordezkari batek osatutako epaimahai batek film irabazlea aukeratuko du, hautatutako film guztiak ikusi eta haien egoera baloratu ondoren.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.
Laugarrena.- Koprodukzio-kontratua eta partaidetza-kuota
NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen.
Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.
Pelikula irabazlea ekoiztetxe espainiar batek ekoiztua bada, NEPHILIM PRODUCCIONES-ek film horren mundu mailako eskubideen ehuneko bat lortuko luke, Espainiarako eskubideak barne. Sariko postprodukzio-enpresen ekarpenak filmaren guztizko kostuaren gainean suposatzen duen ehunekoaren baliokidea izango da ehuneko hori. Saria irabazten duen ekoiztetxeak ekoizpenak ordurarte izan dituen guztizko ekoizpen kostuak jakinarazi beharko ditu kontratua firmatu baino lehen. Jakinarazpen horretan gastu guztiak egongo dira zehaztuak postprodukzio kostua (NEPHILIM PRODUCCIONES-en ekarpena izango bait da) eta aurrerago erabakiak izango diren publizitate eta kopia kostuak izan ezik.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.
Bosgarrena.- Ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak
Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:
-
Sarian aurreikusitako postprodukzio-zereginak egiteko beharrezko materialak saria ematen den urteko abenduaren 15a baina lehen entregatzea.
-
Filmaren hasierako kredituetan 'WIP Europa Industria Saria'-ren irabazlea dela aipatzea eta WIP Europa logoa jartzea, baita enpresa babesle guztien logoak ere. Horixe bera egin beharko du, halaber, filma sustatzeko eta ezagutarazteko material guztietan (kartelak, webgunea…).
-
Enpresa babesleei filmaren titulua eta filma beren jarduerak sustatzeko eta ezagutarazteko material gisa zuzenean nahiz zeharka erabiltzeko aukera ematea.
-
NEPHILIM PRODUCCIONES ekoiztetxeari filmaren kartela geruzaka, gaztelaniazko press kit-a, filmaren argazkiak, trailerra, jatorrizko elkarrizketen zerrenda eta filma ikusteko esteka bat eman, beranduenez Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizioa baino hilabete lehenago. Ekoizpen-etxeak kartelaren azken diseinua bidaliko du, NEPHILIM PRODUCCIONES, WIP Europa sailaren enpresa babesleen logoak behar bezala jarrita daudela gainbegira dezan.
Seigarrena.- Saria babesten duten enpresen betebeharrak
Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio - lanak: materialen harreratiko 9 hilabeteko gehieneko epe batean eta haiek diseinatutako eta filmaren ekoizpen – etxeak onartutako lan egutegia jarraituz.
Honako hauek dira sariaren irabazleak bidali beharreko materialak:
-
EDL.
-
Erreferentziazko quicktimea muntaketako bobinen arabera.
-
OMF/AAF bobinako eta kamera eta soinuko gordin guztiak.
Enpresen ekarpena honako hau izango da:
-
AD HOC STUDIOS. – Honakoen ardura izango du:
-
Film irabazlearen soinuaren soinuaren nahasketa, honakoaz hornituz:
-
Dolby Atmos aurre-nahasketak eta nahasketak egiteko gela eta print masterra; 80 ordu, gehienez ere.
-
Entregatu beharreko materialak:
-
Bobinako 24 f/s dituen Atmos nahasketen mxf artxiboak.
-
Bobinako 24 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
-
Jarraian 25 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
-
-
BTEAM PICTURES. – BTEAM PICTURESek film irabazlearen estreinua bermatuko du Espainiako zinema aretoetan, gutxienez 2 kopiarekin, baita dagokion publizitatearekin ere. Publizitate gastua Bteam Picturesek erabakiko du filmaren potentzialaren arabera. Bteam Picturesek erabakiko du marketin kanpainaren dimentsioa eta film irabazleak estatuto beste jaialdietan duen presentzia. Gainera, Bteam Picturesek izenburua, kartelaren irudia eta trailerra editatu ahal izango ditu Espainiako merkatura egokitzeko, betiere ekoizleen onespenarekin.
-
Aipatutako estreinaldia 18 hilabeteren buruan egingo da, enpresaren lehenengo masterra eman eta gero, eta Bteam Picturesek erabakiko du zinema-aretoetan estreinatzeko data.
-
DELUXE CONTENT SERVICES SPAIN. – Honako egiteko hauek edukiko ditu:
-
-
Bezeroak emandako eta itxitako EDLa bereizmen handian egitea.
-
Efektu digitalak goiburua eta amaierako kredituen rolla, gehienez 80 ordu.
-
Grafismoko lanak (goiburua eta amaierako kredituen rolla), gehienez 40 ordu.
-
Kolorea zuzentzea; 80 ordu, gehienez.
-
DCP (Digital Cinema Package) masterra lortzea, jatorrizko bertsioa ingelesez azpitutulatua.
-
HD masterra (jatorrizko bertsioan).
-
Nazioarteko salmentetarako deliveryak egitea Deluxe Content Services Spain-i esleitzen bazaio, WIP Europa Industria Sariaren ekoizpen-etxe irabazlearen bitartekaritzaren ondorioz, kontratazio horri dagokion fakturazioaren % 3ko hobaria emango da. Banatzaileak lan horiek egiteko aurretiko akordioak baldin baditu Deluxe Content Services Spain-ekin, ez da hobaririk emango.
-
DOLBY IBERIA, SL . – MPSAean (Motion Picture Service Agreement) barne hartutako zerbitzuak hornituko ditu.
-
LASERFILM etxea arduratuko da filmaren ingeleseko azpitituluak itzultzeaz, egokitzeaz eta lokalizatzeaz. Zerbitzu horrek barnean hartuko du simulazio-egun bat jatorrizko itzultzailearekin eta azpitituluak filmaren DCPan txertatzea.
-
NEPHILIM PRODUCCIONES, SL . – Postprodukzio-lanak koordinatzeaz eta filma Espainian eta Andorran ustiatzeaz arduratuko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari eta koprodukzio-kontratuari jarraituta.
-
NO PROBLEM SONIDO, SL . – Bandak muntatuko ditu (soinuaren muntaketa).
Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.