Lehena.- Lehiaketaren helburua eta enpresa babesleak
WIP Latam Industria Sariaren helburua Donostia Zinemaldiko WIP Latamen sailean hautatutako Latinoamerikako fikziozko film luze bat amaitzen laguntzea da.
Industria Saria jaso dezakete %100 latinoamerikar ekoizpenek edo koprodukzioek, baldin eta hirugarren herrialdeen parte-hartzea filmaren ekoizpen osoaren %49 baino handiagoa ez bada eta araudi honen 4. atalean ezarritako baldintzak onartzen badituzte. Ez dute sarirako aukerarik izango Espainiako koprodukzioak araudi hau berariaz onartu ez badute (ikus 4. artikulua).
Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko zerbitzuetan eta Espainina banaketa. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Ad Hoc Studios, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L, No Problem Sonido eta Sherlock Films.
Bigarrena.- Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.
WIP Latam Industria Sariako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.
Hirugarrena.- Filmak hautatzeko prozedura eta sari-banaketa.
Sail honetako enpresa babesle bakoitzeko (lehen aipatutakoak) ordezkari banak osatutako epaimahaiak film irabazlea zein izango den erabakiko du aukeratutako film guztien artetik, filmok ikusi ondoren eta proiektu bakoitzaren egoera aztertu ondoren.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.
Laugarrena.- Koprodukzio-kontratua eta partaidetza-kuota.
NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen.
Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.
Hortaz, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk erabakiko du filma Espainian eta Andorran merkaturatzeko modua, eta bere gain hartuko du egiteko hori.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.
Bosgarrena.- Ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak.
Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:
-
Sarian aurreikusitako postprodukzio-zereginak egiteko beharrezko materialak saria ematen den urteko abenduaren 15a baina lehen entregatzea.
-
Filmaren hasierako kredituetan “WIP Latam Industria Saria”-ren irabazlea dela aipatzea eta WIP Latam logoa jartzea, baita enpresa babesle guztien logoak ere. Horixe bera egin beharko du, halaber, filma sustatzeko eta ezagutarazteko material guztietan (kartelak, webgunea…).
-
Enpresa babesleei filmaren titulua eta filma beren jarduerak sustatzeko eta ezagutarazteko material gisa zuzenean nahiz zeharka erabiltzeko aukera ematea.
-
NEPHILIM PRODUCCIONES ekoiztetxeari filmaren kartela geruzaka, gaztelaniazko press kit-a, filmaren argazkiak, trailerra, jatorrizko elkarrizketen zerrenda eta filma ikusteko esteka bat eman, beranduenez Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizioa baino hilabete lehenago, eta jatorrizko herrialdeko erakunde ofizial batek emandako filmaren nazionalitate-ziurtagiria. Ekoizpen-etxeak kartelaren azken diseinua bidaliko du, NEPHILIM PRODUCCIONES, WIP Latam sailaren enpresa babesleen logoak behar bezala jarrita daudela gainbegira dezan.
Seigarrena.- Saria babesten duten enpresen betebeharrak.
Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio-lanak, betiere saria ematen den urtearen hurrengoko uztailaren 31 baino lehen eta horiek diseinatutako lan egutegiari jarraiki –filmaren ekoizpen-etxeak onartu egin behar du–.
Honako hauek dira sariaren irabazleak bidali beharreko materialak:
-
EDL.
-
Erreferentziazko quicktimea muntaketako bobinen arabera.
-
OMF/AAF bobinako eta kamera eta soinuko gordin guztiak.
Enpresen ekarpena honako hau izango da:
-
AD HOC STUDIOS. – Honakoen ardura izango du:
-
Film irabazlearen soinuaren nahasketa, honakoaz hornituz:
Dolby Atmos aurre-nahasketak eta nahasketak egiteko gela eta print masterra; 80 ordu, gehienez ere.
-
Entregatu beharreko materialak:
- Bobinako 24 f/s dituen Atmos nahasketen mxf artxiboak.
- Bobinako 24 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
- Jarraian 25 f/s dituen 5.1. nahastea eta LT RT.
-
DELUXE CONTENT SERVICES SPAIN – Honako egiteko hauek edukiko ditu:
-
Bezeroak emandako eta itxitako EDLa bereizmen handian egitea.
-
Efektu digitalak goiburua eta amaierako kredituen rolla. (gehienez 80 ordu)
-
Grafismoko lanak (goiburua eta amaierako kredituen rolla), gehienez 40 ordu.
-
Kolorea zuzentzea; 80 ordu, gehienez.
-
DCP (Digital Cinema Package) masterra lortzea, jatorrizko bertsioa ingelesez azpitutulatua.
-
UHD masterra (jatorrizko bertsioan)
Nazioarteko salmentetarako deliveryak egitea Deluxe Content Services Spain-i esleitzen bazaio, WIP Latam Industria Sariaren ekoizpen-etxe irabazlearen bitartekaritzaren ondorioz, kontratazio horri dagokion fakturazioaren % 3ko hobaria emango da. Banatzaileak lan horiek egiteko aurretiko akordioak baldin baditu Deluxe Content Services Spain-ekin, ez da hobaririk emango.
-
DOLBY IBERIA, SL – MPSAean (Motion Picture Service Agreement) barne hartutako zerbitzuak hornituko ditu.
-
LASERFILM arduratuko da filmaren ingelesezko eta gaztelaniazko (beharreazkoa denean) azpituluak itzultzeaz, egokitzeaz eta lokalizatzeaz. Zerbitzu horrek barnean hartuko du simulazio-egun bat jatorrizko itzultzailearekin eta azpitituluak filmaren DCPan txertatzea.
-
NEPHILIM PRODUCCIONES, SL – Postprodukzio-lanak koordinatzeaz eta filma Espainian eta Andorran ustiatzeaz arduratuko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari eta koprodukzio-kontratuari jarraituta.
-
NO PROBLEM SONIDO, SL - Soinuaren diseinua eta muntaketa egingo du (ez du bikoizketarik grabatuko, ezta foley-rik ere).
-
SHERLOCK FILMSek film irabazlearen estreinua bermatuko du Espainiako zinema aretoetan, gutxienez 2 kopiarekin, baita dagokion publizitatearekin ere. Publizitate gastua Sherlock Filmsek erabakiko du filmaren potentzialaren arabera. Sherlock Filmsek erabakiko du marketin kanpainaren dimentsioa eta film irabazleak estatuto beste jaialdietan duen presentzia. Gainera, Sherlock Filmsek izenburua, kartelaren irudia eta trailerra editatu ahal izango ditu Espainiako merkatura egokitzeko, betiere ekoizleen onespenarekin.
Aipatutako estreinaldia 18 hilabeteren buruan egingo da, enpresaren lehenengo masterra eman eta gero, eta Sherlock Filmsek erabakiko du zinema-aretoetan estreinatzeko data.
Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.