"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiako 73. edizioan parte hartzeko izen-emateko gunea da hau. Zuzendaritzak ezarritako arauak onartzen dituzten eta sail bakoitzari dagozkion epeetan izena emateko formulario hau behar bezala bete duten filmek soilik parte hartu ahalko dute Donostia Zinemaldiako Sail orokorretan (Sail Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Zinemira, Made in Spain, Belodromoa, Haurrentzako zinema), Culinary Zineman, Klasikoak, WIP Latam, WIP Europa-n, Nest, Eusko Label, Loterías Filmlaburrak, Europa-Latinomarika Koproduzio Foroan edo Ikusmira Berrian.
Donostia Zinemaldiaren 73. edizioa 2025eko irailaren 19tik 27ra bitartean izango da.
Ez, 2025etik aurrera ez da film laburretarako izen-emate irekirik egongo. Horren ordez, Zinemaldiko zuzendaritzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen lanetara gonbidapenak egiteko eskubidea. Horiek, Zabaltegi – Tabakalera saileko programazioa osatzen duten gainerako filmekin batera, izen bereko saria lortzeko lehiatuko dira.
Hala ere
Zure eskolan egindako film labur bat baduzu (30 "arte), NESTen (nazioarteko ekoizpena) parte hartu ahal izango duzu.
Landa- eta itsasertz-inguruneak eta Euskadiko lehen sektoreak hiriko gizarteari egiten dion ekarpenarekin lotutako mezu positiboen hedapena sustatzen duen mikrokorto bat baduzu (gehienez 3 "), Eusko Labelean (euskal ekoizpena) parte hartu ahal izango duzu.
Aberastasunaren birbanaketa, desberdintasunen ezabaketa eta justizia soziala sustatzen duten mezu positibo eta itxaropentsuak zabaltzen dituen film labur bat baduzu (30 "arte), Loteria Film Laburretan parte hartu ahal izango duzu (ekoizpen espainiarra).
Zinemaldiaren lehen hautaketarako izena emandako film bakoitzeko tasak hauek dira:
Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edo PayPal.
WIP Latam, WIP Europa eta NEST inskripcioak doainik dira.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.
Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.
Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest.
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz.
Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna irailaren 1a da.
Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.