Nest-en XIX. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian.
Nest irailaren 21etik 23ra izango da, 68. Donostia Zinemaldian.
Saila horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleek hartu ahal izango dute parte.
Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira. Film laburra gaztelaniaz edota ingelesez ez baldin badago, azpitituluak izan beharko ditu bi hizkuntza horietakoren batean.
Izena Internet bidez eman ahal izango da ekainaren 1etik uztailaren 1era, www.sansebastianfestival.com webgunean.
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:
Lotura: Web gune baten lotura emateko aukera egongo da. Horretarako, web gunearen helbidea eta hontara sartzeko pasahitza zehaztu beharko dira izen-emate orrialdean. Murriztutako sarbidea duten plataformak onartuko dira soilik.
Hautatukako film laburrek «LABURbilduz: cortometrajes del mundo» bildumako funtsetara pasatuko dira (Tabakalera-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa).
Nest-en XIX. edizioa amaitu ondoren bi urte pasatakoan (iraila 2022) hautatutako laburmetraiak Tabakalerako liburutegi birtualean eskuragarri egongo dira.
Nest-eko hautaketa batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen, ondorengo formatuetan:
DCP-a Signiant sistemaren bidez bidali ahal izango da, baita pendrive edo disko gogorraren bidez.
Disko gogorrak edo PenDrive-ak EXT2, EXT3 edo NFTSan formateatutak egon behar du. HFS + EXTFAT diskoak baztertuko dira.
Disko gogorrak zinemaldian proiektatuko den filmaren bertsioa soilik eduki behar du.
Proiekzio-kopia bat eta segurtasuneko-kopia bat bidaltzen bada, zein den zein zehaztu behar da.
Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte. Azpitituluen zerrenda erantsi beharko da.
Hautatutako eskola bakoitzak bi lagunentzako gonbidapena jasoko du. 1) Aukeratutako obraren zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da, 2) eta filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere, epaimahai lanak egiteko; ahal izanez gero, ingelesez dakitenak.
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan, eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira
Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da film labur irabazlea zein izango den erabakitzeko. Epaimahaia parte hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko dute, eta zinemaren alorreko pertsona ospetsu bat izango du buru. Guztien artean erabakiko dute zein film laburrek irabaziko duen zinema ikasleen nazioarteko topaketa. Epaimahaiak ‘Film labur onenaren Orona saria’ banatuko du. Saria Orona Fundazioak babesten du.
10.000 euroz gordin hornitutako saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.