72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Industria Online 2019

Zinema Eraikitzen
Filmak 2019
Araudia
Sariak
Eskertzak

Zinema Eraikitzen 2002an sortu zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouseren arteko elkarlanari esker, eta industriako jarduera aitzindaria izan zen. Hala, nazioarteko merkatu eta zinema-jaialdi askotan, horretan oinarritutako antzeko formatuak sortu dira. Postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzeko laguntzak emanez Latinoamerikako zinema-ekoizpena babesteko asmoz jaio zen.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Lehenengo ediziotik, Zinema Eraikitzen ekimenak zinemagile latinoamerikar ospetsu askori lagundu die beren lehenengo lanak bukatzen, adibidez: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Ciro Guerra, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Pepa San Martín.

Datuak | Zinema Eraikitzen – Donostia (2012-2019):

  • 48 film aukeratuak
  • 38 film amaitu
  • 29 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance edo Venezian.
  • 10 film sarituak izan dira

Kasu arrakastatsuak | Zinema Eraikitzen – Donostia (2012-2020):

  • SIN SEÑAS PARTICULARES / IDENTIFYNG FEATURES, Fernanda Valadez (lehen filma) | Ikusleen Saria, World Cinema Dramatic gidoi onenaren epaimahaiaren saria – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2020.
  • EL PRÍNCIPE / THE PRINCE, Sebastian Muñoz (lehen filma) | Queer Lion Saria - Veneziako zinema-jaialdia Settimana della Critica – Venice IFF, 2019.
  • LOS TIBURONES / THE SHARKS, Lucía Garibaldi (lehen filma) | Directing Award - World Cinema Dramatic - Sundance IFF, 2018.
  • LA FAMILIA SUMERGIDA / A FAMILY SUBMERGED, María Alché (lehen filma) | Locarnoko zinema-jaialdia, 2018 - Cineasti del Presente; Horizontes saria – Donostia Zinemaldia, 2018.
  • NIÑA ERRANTE / WANDERING GIRL, Rubén Mendoza | Film Onenaren Sari Nagusia eta Musika Onenaren saria – Tallin Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2018.
  • FERRUGEM / RUST, Aly Muritiba | World Cinema Dramatic lehiaketa – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2018;
  • AGOSTO / AUGUST, Armando Capó (lehen filma) | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2019 | Lehen Film Onena - Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Jaialdia, 2019.
  • LA FAMILIA / THE FAMILY, Gustavo Rondón (lehen filma) | Kritikaren Astea - Canneseko zinema-jaialdia, 2017;
  • PRINCESITA, Marialy Rivas | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2017 | Varsoviako zinema-jaialdia, 2017.
  • AQUÍ NO HA PASADO NADA / MUCH ADO ABOUT NOTHING, Alejandro Fernández Almendras | World Cinema Dramatic lehiaketa - Sundance zinema-jaialdia, 2016 | Panorama – Berlinale, 2016
  • . RARA, Pepa San Martín (lehen filma) | Generation KPlus Saria - Berlinale 2016.
  • MI AMIGA DEL PARQUE, Ana Katz | World Cinema Dramatic lehiaketako Gidoirako Epaimahaiaren Sari Berezia - Sundance zinema-jaialdia, 2016
  • IXCANUL, Jayro Bustamante (lehen filma) | Silver Bear Alfred Bauer Saria - Berlinale 2015.
  • LA MUJER DE BARRO / THE MUD WOMAN, Sergio Castro (lehen filma) | Forum – Berlinale, 2015.
  • MATAR A UN HOMBRE / TO KILL A MAN, Alejandro Fernández Almendras | Epaimahaiaren Sari Nagusia - Sundance zinema-jaialdia, 2014 | Film Kritikarien Saria eta Big Screen Saria – Rotterdameko nazioarteko zinema-jaialdia, 2014.
  • HISTORIA DEL MIEDO / HISTORY OF FEAR, Benjamin Naishtat (lehen filma) | Lehiaketa Ofiziala – Berlinale, 2014 | New Directors Saria – Donostia Zinemaldia, 2014.
  • GLORIA, Sebastian Lelio (lehen filma) | Emakumezko Aktore Onenaren Saria – Berlinale, 2013.
  • TANTA AGUA / SO MUCH WATER, Ana Guevara, Leticia Jorge (lehen filma) | Panorama – Berlinale, 2013.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Bureau des Tournages Toulouse, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film - Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées / Méditerranée, Signis y TitraFilm.


Zinema Eraikitzen 35 Toulouse


Harremanetarako:

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: