Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.
Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.
Zinema Eraikitzen industriako profesionalei zuzendutako jarduera da, eta bi helburu ditu: batetik, Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea, eta, bestetik, nazioartean hedatzea.
Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.
Zinema Eraikitzen sarietara postprodukzio fasean dauden eta Latinoamerikako herrialdeek osorik edo zati batean ekoitzi dituzten film luzeak, fikziozkoa edota ez fikzioskoak, (gutxienez 60'-koak) aurkez daitezke.
Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketen ekimen bateratua da, eta urtean bitan egiten da:
Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten dizkie deialdiak. Komunikabideen eta web-orrien bidez ere ezagutarazten du.
Bi deialdietan, Donostia Zinemaldiko eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketako hautespen batzordeek elkarrekin aukeratuko dituzte erakutsiko dituzten filmak.
Sei film hautatuko dira deialdi bakoitzean. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.
Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.
Zinema Eraikitzen sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.
Hona hemen Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren deialdiaren oinarriak:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
Tel.: +34 943 481 212
enconstruccion@sansebastianfestival.com
Donostiako Zinema Eraikitzen saioan hautatzen diren filmek aukera izango dute Zinema Eraikitzen Industriaren saria irabazteko, enpresa hauek emana: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión, saria film baten postprodukzioa DCP (Digital Cinema Package) fasera arte egitea izango da, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin eta Espainian barrena banatzea.
Industriaren Sarien ekitaldia amaitzean jakinaraziko da Industriaren Zinema Eraikitzen saria, eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.
36. Zinema Eraikitzen sarian parte hartzeak zera dakar berekin:
Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2019ko abuztuaren 8a baino lehen..
Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.
Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.
Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.
Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.
Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendariak ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.
Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2019ko abuztuaren 8a baino lehen.
Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak irailaren 14a baino lehenago bidali beharko dituzte hurrengo helbidera:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Industria Saila-Zinema Eraikitzen
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
enconstruccion@sansebastianfestival.com
Zinema Eraikitzen saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.
Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.
Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.
Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira; filma gaztelaniaz bada, ingelesezko azpitituluekin, eta, beste hizkuntza batean bada, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluekin.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dira kopiari azpitituluak jartzeaz.
Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.
Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.
Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.
Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.
Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.
Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.
Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.
Antolatzaileek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.
Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.
Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.
Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.